osteguna, urtarrila 10

Where are you from?


Niri Espainiarra naizela esateak lotsa ematen dit.

Hau hein handi batean bakoitzak dituen arrazoi politikoengatik izan daiteke, baina beste alderik ere badu honek: Espainiaren irudia oso kalteturik dago atzerrian. 

Ni Euskal Herritik irten nintzenetik, hurrengo hauxe errepikatu besterik ez dut egin: 

-Where are you from?- galdetzen dizute.
-I´m from Spain.

Eta hori entzun eta pena aurpegi modukoak jarri ondoren, zein alderditakoa zaren galdetzen dizute.

-I´m from the basque country.

Eta aurpegia aldatzen da. Orduan agertzen da independentzia edo separatista hitza. Jendeak badaki zer gertatu den eta zer gertatzen ari den Euskal Herrian, eta horrek arro sentiarazten nau. Tonto hutsa izan naiz hasieratik benetan nongoa naizen ez esateagatik, ezagutuko etzutenaren kezkak bultzaturik izan bada ere.
 
Argi dago, Espainiaren gainean dauden laino beltzen artean laino zurien antzerakoak gara, baina ostarte bihurtzeko nahien artean gabiltza murgildurik urte askoan, lortuko dugun ala ez laino artean badago ere.