Afrikako egoeraren kaxa bat irekiz gero,
biolentzia sexualaren kaxa txikiago bat dago, beste kaxa bat esklabutzari
dagokiona, baste kaxa bat emakumeekiko tratuari buruzkoa.....eta honela milaka
kaxa egoteraino. Afrikako emakumeen egoera ez da erreza Nazio Batuen
Erakundearen txostenak adierazten duen moduan, eta horren aldaketa emakumeen
gain dagoela adierazi du Euskal Herriko Bilgune Feministak
Nazio Batuen Erakundeak sortutako Milenio proiektuak adierazi duenez, emakumeen
egoera ez da batere erraza Afrikan datuek adierazten dutena kontuan hartuz.
HIESAren birusaz kutsatutako biztanleriaren %74 emakumeak dira; %15ak jasan du
biolentzia sexuala edo fisikoa beraien bikoteengandik; 26 segunduro emakume bat
bortxatua da; 6 orduro emakume bat hiltzen dute; 18 urtetik beherako 10 milioi
neska ezkontzen dira urtero; 14 milioi adingabek izaten dituzte haurrak urtero;
Afrikako emakume guztien %80 pobrezian bizi da; Afrikako nekazarien %80 baino gehiago emakumeak dira;
Afrikako emakumeen %40ak ez du oinarrizko hezkuntzara sartzeko ahalbiderik;
Afrikan bizi diren emakumeek 16tik bateko probabilitatea dute haurdunaldian edo
erditzean zehar hiltzeko; Minuturo haurdun dagoen emakume bat hiltzen da
Afrikan haurdunaldiarekin lotutako arazoengatik, guztira 1.400 eguneko, eta
529.000 urteko; Afrikako erditzeen %50-a inolako laguntza eta arreta berezirik
gabe gauzatzen dira.
Lehen aipatu bezala, Afrikan bizi diren emakumeek 16tik 1eko
probabilitatea dute haurdunaldian edo erditzean zehar hiltzeko. "Social
Watch Report"-ek adierazi duenez, herrialde garatu batekin alderatuz,
esaterako Iparraldeko Amerikan, 3700 emakumetik bat hiltzen da
haurdunaldiarekin lotutako arazoengatik, eta Espainian 19.000 emakumetik bat.
Afrikan haurdun dagoen emakume batek 180 aldiz aukera gehiago ditu hiltzeko
erditzean Europako emakume batekin alderatuz.
Afrikan
oso urriak dira emakumeen eskubideak defendatzen dituzten erakundeak, baina
hauetako bat Bilgune Feminista da. Duela urte bat Emakumeen Mundu Martxa
antolatu zuten hainbat herrialdeetako Bilgune feministek Urtero antolatzen da
mundu martxa hau, baina ibilbidez ezberdina gauzatzen du urtero eta 2010eko
Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herritik igaro zen. Quebecen eman zitzaion
hasiera Emakumeen Mundu Martxari eta Kongon amaitu zen 2010eko urriak 17an.
Ekintza honen helburu nagusia bereziki mundu guztiko emakumeen aurkako
indarkeria, gatazkak eta militarizazioaren artean dauden loturak salatzea izan
zen.
Euskal Herriko Bilgune
Feministak Euskal herrian eraldaketa soziala gauzatzea du xede. Saioa Urkiolak,
Euskal Herriko Bilgune Feministako bozeramaileetako batek argi utzi du oso
ezberdina dela Euskal Herrian Bilgune Feministak gauzatzen duen lana, eta
Afrikako bilguneak gauzatzen duen lana, bertako errealitatea eta hemengoa
ezberdinak baitira eta ondorioz lan egiteko era ere ezberdina dela aipatu digu.
Euskal Herriko Bilgune
Feminista: "Indarkeria kasuak bai Afrikan eta edozein lekutan, emakumeok
bizi dugun eskubide urraketarik larriena dira, emakume izateagatik pairatzen
dugun indarkeria. Emakumeon kontrako indarkeriari heltzeko garaian, bi ildo
jorratzen ditugu: erantzuna eta prebentzioa, nahiz eta Afrikaren kasuan
prozesua konplexuagoa den".
Madhla
Lysinge Zimbabwetarra da eta duela 9 urte Euskal Herrira etorri zen lan
egitera. Berak kontatu digunez, etorrera ez zen batere erraza izan, batez ere
familiak bertan ezkontzea nahi baizuen familiak hitzartu zuen gizon batekin.
Hala ere egoera oso txarra zen, eta Madhlak amonaren laguntzaren bidez ez
ezkontzea lortu zuen eta Espainira iristea lortu zuen. Espainiara iristean
Cadizen egon zen bizitzen eta Madridetik igaro ondoren Lesakako gizon batekin
ezkondu zen. Gaur egun familia ere Euskal Herrian du. Argi utzi du Afrikako
egoera eta Espainiakoa oso ezberdinak direla, batez ere Afrikako lurralde ugari
berregituratze prozesuan daudelako, eta eraldaketa prozesu sakona garatzen ari
delako.
Afrikako
Giza Eskubideen Defentsarako Elkartearen
esanetan, Afrikako herrialdeen artean emakumeen egoera okerrena, gogorrena eta
zailena dena Kongoko herrialdeko emakumeek pairatzen dutena da, eta zehazki
hegoaldeko Kivun eta iparraldeko Kivun. Bertan egoera oso zaila dela adierazi
du elkarte honek egindako txostenean, gerra batetik atera berria delako
herrialdea eta emakumeak izan direlako kaltetu nagusiak. Txostenean aipatzen
denez, emakumeak bortxatuak izan dira gerran zehar eta ondoren soldaduen esklabu
moduan egon dira. Emakumeak aske bihurtzen direnean, tarte horretan dituzten
haur gehienak hil egiten dituzte soldaduek edo hospital batean kontrolaturik
egoten dira, ondoren hiltzeko.
Gaur egun gerra ugari daude Afrikako lurralde
batzuetan, hala nola Egipto, Libia edo Tunezen. Duela astebete, Iman
al Obaidi, emakume Libiar
bat, prentsa internazionala bildurik dagoen Tripoliko hotelean sartu zen,
Libiako diktadorearen 15 soldaduk nola
atxilotu eta bortxatu zuten jakin zezaten. Emakumeak, negarrez ari zen
bitartean, jasotako golpeak eta orbainak azaleratu zituen kazetarien aurrean.
Kontrol polizial batean Bengasikoa izateagatik atxilotua izan zela aipatu zuen
emakumeak eta mota guztietako tortura, bortxaketa eta humilazioetara oinperatu
zutela esan zuen.
Momentu horretan aurkaketa bat sortu zen hotelean
zeuden kazetarien eta segurtasun
agenteen artean, kazetariek inolako grabaziorik lortzea saiesteko asmoz.
Hainbat kazetari jo zituzten Gadafiren soldaduek emakumea isilaraztea eragozten
saiatzeagatik. Enfrentamendu honen ostean, emakumea atxilotua izan zen eta
Libiako erregimenak bere bozeramailearen bidez pertsona alkoholiko baten
fantasiak soilik zirela esan zuen, gerora bortxaketa kasu aislatu bat zela
soilik aipatuz.
Yedei
Thlabathi Bilbon bizi da, 46 urte ditu eta duela 20 urte etorri zen Bilbora
bizitzera. Gaur egun arropa denda batean egiten du lan. Berak azaldu digunez
egoera oso desberdina da Espainian eta Afrikan. Yedei Thlabathi: " Afrika
ia legerik gabeko lurralde bat da eta diruarekin edozer konpon dezakezu".
Argi utzi nahi izan du gaur egun aldaketak ematen diren herrialde batzuetan,
hala nola, Libia, eraldatze prozesu batean sartu direla eta aldaketa hori
hurrengo urteetan gertatuko dela, Afrikako biztanleen egoera hobetuz.
Gaur
egun Afrikako lurraldea "esnatze-prozesuan" dagoela aipatu dute
hainbat komunikabidek eta adituk eta gaur egungo egoera honetan kaltetuenak
emakumeak izango direla. Afrikako emakumeek jasaten duten egoera oso gogorra
dela aipatu du Saioa Urkiolak, bilgune feministako kideak, eta egin beharrekoa
egoera horri aurre egitea dela, baina ez emakume batek bakarrik, baizik eta
emakumeak elkartuz eta batera lan eginez.