osteguna, ekaina 28

Euskara


Arriskuan dauden Hizkuntzen Proiektua martxan jarri du Googlek Alliance for Linguistic Diversity elkartearekin laguntzarekin. Denera 3000 hizkuntza sartu dituzte bertan baino euskara ez da horien artean ageri. 



Kultura aniztasuna gordetzeko pauso garrantzitsua dela aipatu dute ekimeneko zuzendariek. 2100. urtea baino lehen desager daitezkeen hizkuntzen alde sareak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzea proposatzen dute, hala nola, Youtube.

Gune berriak, hizkuntza hauen oinarrizko informazioa ematearekin batera, datu eta dokumentu berriak gehitzeko aukera ere ematen dio erabiltzaileari, hala nola, testuak, bideoak eta audioak. 

"Jendeak bere jakinduria eta 
bere ikerketak gune honetan parteka 
ditzake, horrela edukiak 
eguneratuta mantentzen lagunduz"
Ekimenaren zuzendaria

Euskararen inguruan desagertzear dauden hizkuntzak gune honen arabera: bretoiera, okzitaniera, aragoiera eta asturiera.

UNESCOren arabera, euskara desagertzear da

Dena den, UNESCOren arabera, 2.500 dira munduan desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzak, eta euskara horietako bat da. 2009an aurkeztutako Arriskuan diren munduko hizkuntzen atlas-ean jasotzen da baieztapen hori.

Mailaketa ezberdina egiten du erakundeak, eta euskara "egoera ahulean" dela dio.

Karrape Irratiko saioak hementxe dittuzue entzungai!

Hurrengo esteka sakatu eta bertan entzun ahal izango dituzue Karrape Irratian 
Jon Mutuberriak egiten dituen saioen audioak. 

Egunero 14:00etatik 16:00etara Karrape Irratian!