asteazkena, iraila 28

La Oreja de Van Gogh taldeak estudioko disko berria argitaratu du

Duela 3 urte argitaratu zuten beraien azken diskoa eta jada bueltan da inguruko musika talde zaharrenetarikoa dena. Irailaren 13an argitaratu zuten beraien estudioko disko berria, "Cometas por el cielo" izenpean.
La Oreja de Van Gogh taldearen seigarren diskoa da, bigarrena Leire Martinez abeslariarekin, Amaia Montero abeslariak taldea utzi ondoren "A las cinco en el astoria" diskoa publikatu aurretik.
Taldeak diskoan hainbat aldaketa egin zituela onartu zuen, baina jarraitzaileentzako diskoa izango zela ere argi utzi zuten, beraien esentziak bizirik iraungo zuela baieztatuz.  Tematikari dagokionean ere, bihotzari, homosexualitateari... buruzko kantuak aurki ditzakegu eta gehienak pop estiloari dagozkio, kantu indartsuago batzuekin ere txandakatuz, esaterako "La niña que llora en tus fiestas" lehen singlela.
Argi geratu da La Oreja de Van Gogh taldearen jarraitzaileak bertan jarraitzen dutela, "Cometas po el cielo" diskoak disko salduena izatea lortu baitu. Publikatu bezain laster iTunes-eko kantarik deskargatuena " La niña que llora en tus fiestas" izan zen, eta gainontzeko kantuak dira jarraiki.
Donostiako talde honek diskoz disko argi utzi du birmoldatzen jakin duela betiere hasierako magia hori mantendu duelarik.
Argi dago pop musikaren talde esanguratsuenetako baten aurrean gaudela.