astelehena, iraila 19

Sufrimenduz beteriko mundua

Nire pixukidea den Olatzek izenburua oso "kutrea" dela esan badu ere, izenburu horrekin identifikatzen diren pertsonek badakite zer nolakoa den maite duzun pertsona batengandik bizitzan zehar kendu ezin izango duzun zama hori jasatea. Kasu honetan biolentzia sexualaz ari naiz, eta oraindik sinestezina iruditzen bazait ere, munduan badira milaka pertsona hau jasaten dutenak.
Azken urteotan kasu asko agertu dira non familiako aita papera betetzen duenak bere alabaz abusatu duen, eta baita haurrak eduki ere. Honen atzean mundu ilun bat dago, sufrimenduz beteriko mundua. Asko sexualki erasotuak izateaz gain biolentzia fisikoa ere jasaten dute, paliza gogorrak jasateraino. Bertan dugu Josef Friltz austriarrak bere alaba 24 urtez ikuiluan bahituri eduki izana. Elisabeth 24 urtez egon zen 30 metro karratuko ikuilu batetik atera gabe. Bertan bere aitak berarekin nahi zuen guztia egin zuen eta 24 urtetan zehar 6 haur eduki zituen.
Ez da kasu bakarra, baina bai gogorrenetako bat. Emakume ugari beldurturik bizi dira, eta askok nahiz eta jakin bere gizonak egiten diena gaizki egon, jasan egiten dute bizitza aldaketaren beldurrez. Asko gizonaren soldatatik bizi dira eta gizonarengandik banantzeak egoera ekonomiko larria ekarriko lieke; horretaz gain gizonaren mehatxuak jasateko beldurra da nagusi. Gainera gehienetan haurrak dituzte, eta amak haurrengatik ahal duen guztia egiten du, jakin gabe lortuko duena kontrakoa izango dela, hau da haurren sufrimendua.
Gaur egun erakunde ugari daude emakume hauei laguntza eskeintzen dietenak, baina askok ez dute hauetara jotzen eskeintzen dieten laguntza urria dela uste baitute. Beharbada laguntza ez da behar lukeen bezainbestekoa baina bai psikologikoki eta bai judizialki laguntza oparoa da.
Emakumeen kontrako biolentzia salatu: 016