asteartea, abendua 2

Irri

Zoriontasuna, barrutik at.
Kanpotik barrura, ahotsen mendean.
Euri tanta bakoitzak bustitzearen sentsazioa.
Ilun, heldu, beltz, gris...
Irri, negar, gorri, zoriontsu.
Euripean.
Topikoz, dantza eginez.
Felizidadea, irrifarrez.
Gainerakoa alde batera utziz.
Taupada bakoitzaz zuri beltza koloreztatuz.
Guztiak baitu bere eremu politta, atsegiña.
Bilatzean datza formula magikoak.

asteartea, azaroa 25

Undesired


Sarrera honetan, dokumental bat aurkeztu nahi dizuet. Dokumental bat bihotzera iritsi zaidana. Zaidana hainbeste, non esandakoak hunkitu, eta emakumeen eguneroko bizitza, han eta baita hemen ere, nire babesik handiena merezi duen. Duena dokumental honek gogorra baita. Baita erakuslehio. Erakusleio bakar. Bakarra injustizia. Injustizia, desiratugabea.
...

Soy mujer.
En un tiempo
en que el feminicidio 
nos ha vuelto desechables.

Dokumental osoa: UNDESIRED


Agur t'erdi Dukesa

Azken egunotan egunkari guztietan, aldizkari guztietan, telebista saioetan, eta inkluso Gaur Egun albistegian ere Albako Dukesa hil denaren notizia ikusi, entzun edo irakurri dugu. Atzetik istorio bat duen emakumea galdu du munduak, gustatu guri ala ez.
Baina pisutsua gertatzen bazaigu ere, onartu behar dugu garrantzia izan zuen emakumea izan zela, azken aldean solasaldi arrosetara mugatua egon bada ere. Garrantzia, eman zaiona. Norbaitek.
Eskoziako azken erregearen odolekoa omen zen. Espainian azken sei mendeetan egon diren nobleen, aristokraten eta monarken ADN-a zuena; nonbait, denak nahastuta. Munduan titulu gehien zituen emakumea.
Baina kasualitatea behar du izan Franco eta Primo de Rivera hil ziren 20N berberean hil izana. Gainera 2011an Raxoik hauteskundeak irabazi zituen. Nire lagun batek ere egun horretan urteak betetzen ditu. Non nahi, egun horri gehitzeko erreferentzia bat.


Hamaika pertsonai, bakoitzak nahi bezala baloratuko dituenak. Astroak batu ote diren ere pentsatzen ari naiz...
Askotan entzun izan dugu jende hau subentzioetatik bizi denaren kontua, jarraitzen baitu oinordekotzak. Beraien oliba edo naranja lurren kontura, egin olibarik edo ez. Patrimonioaren 3000 milioi horietakoren bat hortik eratorria izango zen agian, eta ia ziur esanda, zentimoren bat zure poltsikotik irtengo zen. Eta zati handiren bat agian aurreko sei mendeetan zehar kendu dizute. Gainera, orain heriotzaren ondoren datorren herentziarengatik ogasunari 69 milioi ordaindu beharrean tasa gisa, 6 ordainduko diztuzte. Arrazoia, bere lurrak, palazioak... Albako Dukea Fundazioaren barnean egotea.
Donostian ere bazuen. Urtero-urtero joan da 60 urtez Albako dukesa Donostiara, Arbaizeneako Jauregira, udak pasatzera. Eguraldiak, sukaldaritzak eta argazkilari ezak erakartzen omen zuen
Egia dena ordea, emakumeak saldu egiten zuela da: aldizkariak, telebista... audientziak ikusi besterik ez dago. Produktu bat, panpin bat, jada hautsi dena. Batzuen gustuko, beste batzuengandik urrun, askorentzat indiferente. Joan da... zerura?

osteguna, azaroa 13

13 urteren ondoren, Kerobiak agur esan zigun

Kerobia talde nafarrak banatzea erabaki zuen uztailean. Hamahiru urtean sei disko argitaratu eta ehunka kontzertu eskaini eta gero, taldearekin aurrera ez jarraitzea erabaki zuten. Eta horretaz beraien webgunearen bitartez helarazi ziguten gutun baten bidez ohartu giñen: Hau dio oharrak, hitzez hitz:


Hitz hauek “agur” bat helarazteko dira. Agur esateko ordua heldu zaigu. 2001eko Abenduan sortu genuen Kerobia izeneko abentura hau hemen amaitzen da. 13 urte ondoren, hau dagokigula sentitzen dugu.
Ibilbidea luzea izan da eta batez ere oso esperientzia handia, osoa. Ibilbide bat jorratu dugu, hamaika gora beherekin, hamaika erabakiren, hamaika proiektu ezberdinekin gauza bakar baten barruan: Kerobia.
Eta zergatik agur? Urtebete baina gehiago pasatu da Supernova kaleratu genuenetik. Geroztik hainbat ideia, ekimen eta burutazio eduki ditugu. Baina ez dugu gure burua, horiei aurre egiteko egoera batetan ikusi.
13 urte hauetan zehar, Kerobiak bere proposamen xumea utzi du mundu honetan: 6 diska, hamaika kontzertu eta horrekin batera, batzuren bizitzan txoko txiki bat utzi izana espero dugu. Orain, garen ekipo bezala, gure indarrak beste norabait bideratu behar ditugularen uste osoa dugu.
Momentu honetan, guk, hitz hauek sinatzen ditugunok, Kerobia gure buruan bizirik geratuko den zerbait dela baieztatzen dugu. Gainera, aldez aurretik badakigu gurekin nolabaiteko lotura eduki duten horien izenean ere hitz egiten dugula hau baieztatzen dugunean.
Mila esker guztioi eta mila esker Kerobia, eman diguzun guztiagatik.
#AgurKerobia
Kerobia
Honen harira, nik neuk eta Loreto Larumbek Radio Euskadin udara honetan egin genien elkarrizketa uzten dizuet hurrengo estekan eskuragarri: 

asteazkena, azaroa 5

"Ixilik, entzun gaitzazuen"

Intentzioak beste batzuk ziren gaurkoan idatzi nahi nuenaren inguruan, baina bideo hauxe bihotzera heldu zait: Radio Euskadi Greban
2014ko apirila amaieran EiTBko administrazio kontseiluak kontratu mugagabea duten 79 langileren kaleratzea onartu zuen, antza denez, inoiz egindako lan murrizketarik handiena. Honi ordea ez diote ERE deitu.
Lan Eskaintza Publikoa. Hitz miretsiak garai hauetan. 49 plaza eder, instalazio ederretan, lan ederra egiten irratian. Guztion nahia. Baina datuetan ikusiko zenuten bezala 79 izatetik 49 izatera igaro dira. EiTBk, 30 lanpostu amortizatzeko asmoa duen "LEP-OPE"-a jarri zuen martxan; eta egunotan bere azken arnas hotsak ematen ari da.
Ni Radio Euskadiren parte izan nintzen pasaden kurtsoan hilabete batzuez, eta onartu behar dut nire etapa profesional hasiberriko etaparik polittena izan zela. Lantaldeari zor diot hori noski, eta bertan ikasi dudan guztia, nirekin eramango dut, ezagutu dudan jendea bezala. Eta horrexegatik hain zuzen ematen nau hainbesteko tristura niretzako berezi izan den irrati hori, izan diren pertsona horiek, gaur egun egoera honetan egon behar izateak. Irratiak ez duelako hori merezi. Beraiek ez dutelako hori merezi. Goikoek egindako zerrikeriak, beraiei itzuli, pertsona langileak utzi bakean. Eta pertsona hitza azpimarratu dut, zenbaki bat izatearen aferak, soldata bat izatearen aferak, soldata bat edo 30 aurreztu nahiak, pertsona horiek kalean utziko baititu.
Eta honekin noski, ez dut mundua konpondu nahi, baina bai injustiazia baten lotsagabekeria aditzera eraman. Radio Euskadi greban baita azaroaren 4tik 11ra... ahoz esan ezin dutena, ixiltasunean entzule guztiei helarazteko. "Nos callamos para que nos escuches"
Batzuen lotsagabekeriak, ez ditzan askoren ametsak itzali. #RadioEuskadiGreban #NoalEREenEuskoIrratia


osteguna, urria 30

Futbola, krisiaren anestesia

Hiru hizki: G, O, L
Golaren zain. Euforia bere zentzurik onenean ezagutaraziko digun jokalaria, gure jainko bihurtu. Arnasa hartzeari utzi genion, amets gaiztoa atzean utziz une batez.

Gordiñean: 1127 etxegabetze 2014an Euskal Herrian; 7815 gazte joan dira Euskal Herritik kanpo lan billa; 25 urteko euskalerritarren %42,2 dago langabezian; edo haurren %6,2 dago pobrezian erortzeko arriskuan.


Antidotorik onena dirudi: distrakzioa. Segunduz, minutuz, orduez, atzekoa alde batera utzi eta momentua bizitzeari eskaintzen dizkiogun ordu, minutu edo segunduez ari naiz. Eguneroko bihurtu dira krisia, langabezia eta ERE bezalako hitzak, baina futbola iritsi eta dena amaitzen da. Mundua lehertu, arazoak urrundu, eta leherketa horretan ezerezean geratuko balira bezala. Isiltasuna kaleetan, negarren estalki. Telesbistaren parean ohiu. Iñoiz ez bezala. Baloia da preokupazio bakar.
Irabazi edo galdu... afizioa afizio...

larunbata, urria 18

Esanen men


Esanen men. Nolakoa den izatea. Bide onean; en la buena dirección diote. Zioten. Hemen ere halaxe esaten dute.Tarjeta beltzak gora eta behera. Gastu extrak. “Hablemos claro, algunos se lo gastaron en putas” zioen baten batek...Eta bat edo besteren dimisioa ere eskatzen dute, eta ez oso urrun, ez pentsa. Denak hala behar. Grebak, lanuzteak, protestak... baina ze ibilbidera joz?

Ongi goazen/doazen honetan, agian iñoiz baño okerrago. Ezkutuan. Ezkutaturik. #claroquepodemos, sumate al cambio, la salida social... Esloganek inundatu gattuzte, boto bakoitzak iñoiz baño garrantzi gehiago duela dirudien honetan.

Ni banaiz, eta honen irakurle den eta ez den bakoitza ere bada greben, bide on horren, tarjeten eta zergatik ez, puten eragindun.

Eta ebola? Oroitzen zarete? Bai afrikan milaka hildako eragin dituen gaixotasun hori. Gurera iritsi den arte konponbideren bat bilatzeko hatzamarrik mugitu ez den gaixotasun hori bai. Jada hobera doaz gaixo aberatsak. Egon zaitezte lasai. Mundua globalizatua zela saldu ziguten. Honetarako ere. Goi hala behe, bada eragile eta baita hori jasan behar duenik ere. Ezberdin, hori bai.

Zuk duzuna ez dut nik. Norbaitek lapurtzen duena, besteren bati/askori falta zaio/zaie. Sua astinduz, askotan errez. Kizkalita irtengo direnen kearen jabe eginez. Horretan ere lapur, nola ez, askoren ametsen hiltzaile.  

asteazkena, urria 15

Itzalean


Itzalean (klik). Egunak doaz, bere gau eta ilunekin; bere argi eta egunekin. Eguneroko batean argitaratu beharrekoak, ziur, baina barruti at doazelarik, badoaz.


Korrika doanaren, goazenaren susmoak, baieztapenak, horrela joateko nahia.
Nahia.
Eta korrika, mugimenduan dena hobea denaren iduria. Pausua, tupadak bidaian.
Bada aldatu den gauzaren bat, baina berberean jarraitzen dut. Tamalez. Momentuz. Aldaketa handirik gabe. Eta hori aldatzea besterik enuke nahi. Badakit irribarre bati irekiko niola bidea nire aurpegian; ahoan. Nahiz eta okerra izan. Badut irririk, nahi eta azaleratzen ez utzi non nahi.
Nire errua.
Heldu eta igo. Azalera. Erritmoz. Ni. Pena.
Berriro ere denborara noakizue. Asko igaro da irribarreak mugatzen saiatzen nintzenetik. Denbora galdu nuen. Baina oraindik ere batzuetan denbora galtzen jarraitzen dut.
Azkenaldian hainbeste agur izan dira, non beste bertso bat eskaintzea gehiegi den. Beraz, korrika segi, erritmoz, atzera beharrezkoetan eginez, eta garrantzia duenari soilik erreparatuz.
Hala behar luke. Eta hala izango da. Barrutik at.
Bizi. Ni; zuek; zu. Egunak badoazelako, eta segunduro gutxiago gelditzen delako.
Argi; orain ilun. Ilargipean biziz, nahiz eta askotan ilargiaren argia itzali nahi izan.

asteazkena, otsaila 19

Eta bihar ere



Eta bihar ere

Bazen denbora dezente halako zerbatte idatzi nahi nuela, baño momentu egokia behar nuen. Eta hau eziñobea da. Nerea. Nirea bakarrik. Nire barrenari begiratu eta malko batez dena esanez. Kantu bat dago atzean... ay ay ay ay dio. Akorde perfektuz. Hotzikara sortuz. Hamabost, hamasei, hamazazpi, hemezortzi, hemeretzi. Gaur da hori. Goiz, edo berandu. Dena esan, idatzi, sentitu eta gogoratzeko momentu perfektua. Tanta bat. Beste bat. Baiña berriro jarri dut kantua. Hitzon zentzua aurkitu nahian seguraski. 
Zenbat esan daiteke, ezer esan gabe? Bat? Ehun? Milla? Nahikoa dena. Erotu? Erotuta nengoen. Eta berriro: ay ay ay ay. Isilunea betez. Pentsamenduen munduan, dena niretzako. Ezin gehiago. Baiña ezta gutxiago ere. Dena esan nahi, baina nahiago ez.
Ilargiari ez joateko eskatu diot. Badoa. Beste norbaiti argi egitera seguruenik. Erotu? Ez. Beno bai. Zu bezala. Ero bizitzea dut gustuko. Bizi. Oihu egin. Eta berriro bizi. Zirkulu bat. Erabat. Geratzen den arte.   
Eta geroz eta urrunago doa. Distantzian aurrerago. Zuregandik ere. Nik ez dakit. Baiña zuk bai. Nik bai, eta zuk ez. 
Lokarria lotu, eta ay ay ay ay. Bai. Amets bat izan nuelako. Dudalako. Izango dudalako. Bat. Bi. Zortzi. Hamazazpi. Hemeretzi. Bai. Gaur da. Eta bihar ere. Denbora gelditu malko bat jausiz. Mantso. Aurpegian irrist eginez. Sakonki laztanduz. Zuk bezala. 
Zuk, bai zuk. Eta zuk ere. Hark agian ez. Dena alderantziz. Dena. Baiña berdin du. Gustatzen zait. Dena esan. Dena. Baiña lasai, esango didazu geroago ere. Ilargipean egongo naizelako gero ere. Eta kantuak ezetz dio, ay ay ay ay eginez. Nik baietz. Ulertu dut? Ez. Beno bai. Baiña zuk ez. Eta zuk ere ez. Hark agian bai.