asteazkena, azaroa 5

"Ixilik, entzun gaitzazuen"

Intentzioak beste batzuk ziren gaurkoan idatzi nahi nuenaren inguruan, baina bideo hauxe bihotzera heldu zait: Radio Euskadi Greban
2014ko apirila amaieran EiTBko administrazio kontseiluak kontratu mugagabea duten 79 langileren kaleratzea onartu zuen, antza denez, inoiz egindako lan murrizketarik handiena. Honi ordea ez diote ERE deitu.
Lan Eskaintza Publikoa. Hitz miretsiak garai hauetan. 49 plaza eder, instalazio ederretan, lan ederra egiten irratian. Guztion nahia. Baina datuetan ikusiko zenuten bezala 79 izatetik 49 izatera igaro dira. EiTBk, 30 lanpostu amortizatzeko asmoa duen "LEP-OPE"-a jarri zuen martxan; eta egunotan bere azken arnas hotsak ematen ari da.
Ni Radio Euskadiren parte izan nintzen pasaden kurtsoan hilabete batzuez, eta onartu behar dut nire etapa profesional hasiberriko etaparik polittena izan zela. Lantaldeari zor diot hori noski, eta bertan ikasi dudan guztia, nirekin eramango dut, ezagutu dudan jendea bezala. Eta horrexegatik hain zuzen ematen nau hainbesteko tristura niretzako berezi izan den irrati hori, izan diren pertsona horiek, gaur egun egoera honetan egon behar izateak. Irratiak ez duelako hori merezi. Beraiek ez dutelako hori merezi. Goikoek egindako zerrikeriak, beraiei itzuli, pertsona langileak utzi bakean. Eta pertsona hitza azpimarratu dut, zenbaki bat izatearen aferak, soldata bat izatearen aferak, soldata bat edo 30 aurreztu nahiak, pertsona horiek kalean utziko baititu.
Eta honekin noski, ez dut mundua konpondu nahi, baina bai injustiazia baten lotsagabekeria aditzera eraman. Radio Euskadi greban baita azaroaren 4tik 11ra... ahoz esan ezin dutena, ixiltasunean entzule guztiei helarazteko. "Nos callamos para que nos escuches"
Batzuen lotsagabekeriak, ez ditzan askoren ametsak itzali. #RadioEuskadiGreban #NoalEREenEuskoIrratia