ostirala, azaroa 9

...

Goizeko 9ak ziren Leitzatik Iruñarantz abiatu naizenean. Ez zuen hotzik egiten, ezta berorik ere. Abiatu, eta orain arte ohartu ez moduan ohartu naiz gaurkoan udazkena hemen dela. Basoak kolore naranja gorrixka du jada eta bizilekutzat dudan leku pribilegiatua benetan pribilegiatu dela jakin dut. 

Iruñera heldu naizenerako 9:45 ziren. Iruñeko kaleetan zertxobait galdu ondoren iritsi naiz aparkalekura. Nire kotxe beltza 505 zenbakidun aparkalekuan utzi, ondo memorizatu zenbakia badaezpada (egun batean ibili bainitzen ordu erdi bueltaka nire autoaren bila), eta Gaztelu Plazara iristeko jarraitu beharreko bideari ekin diot. 

Café Iruñan da hitzordua 10:30etan. 10:10etarako bertan nitzen eta kafe bat eskatu dut. Kamera toki egokian kokatu, guztia ederki ateratzeko premisarekin, eta gaderak egiteko modu egokia pentsatzeari ekin diot. Azken uneko aldaketa batzuk egin eta unea helduko zain egon naiz.

Ez dut ukatuko, urduri negoen. 

10:30 puntu puntuan, baina minutu batzuk gehiago behar izan ditu iristeko. 
Badator. Jasandako gaixotasunaren ondorioak nabariak dira, baina pauso tinkoa dakarki. Irrifar ederra luzatu dit eta nik eserlekutik altxatzeari ekin diot. Iritsi da Nafarroako eskuinaren alternatiba miretsia. 

Ez nekien zer nola agurtu, baina berak bi muxu luzatu dizkit, eta nik erantzun noski. 

Une horretan bertan nire kamera marroia martxan jarri, eta galderak egiteari ekin diot. Benetan elkarrizketa ederra eskeini dit, eta oso hizketaldi erosoa izan da. 


Hizketaldiko nondik norakoak, laster izango dituzue ikusgai, entzungai, eta baita irakurgai ere, buruan dudan elkarrizketa literario ederra, idaztea lortzen badut behintzat. Ez da nonbait lan makala izango.

Bittarten, disfrutau ta ongi izan.