astelehena, azaroa 28

Afrika: zapalketa baten istorioa

Jon Mutuberria Alkorta

Afrikako egoeraren kaxa bat irekiz gero, biolentzia sexualaren kaxa txikiago bat dago, beste kaxa bat esklabutzari dagokiona, baste kaxa bat emakumeekiko tratuari buruzkoa.....eta honela milaka kaxa egoteraino. Afrikako emakumeen egoera ez da erreza Nazio Batuen Erakundearen txostenak adierazten duen moduan, eta horren aldaketa emakumeen gain dagoela adierazi du Euskal Herriko Bilgune Feministak



Nazio Batuen Erakundeak sortutako Milenio proiektuak adierazi duenez, emakumeen egoera ez da batere erraza Afrikan datuek adierazten dutena kontuan hartuz. HIESAren birusaz kutsatutako biztanleriaren %74 emakumeak dira; %15ak jasan du biolentzia sexuala edo fisikoa beraien bikoteengandik; 26 segunduro emakume bat bortxatua da; 6 orduro emakume bat hiltzen dute; 18 urtetik beherako 10 milioi neska ezkontzen dira urtero; 14 milioi adingabek izaten dituzte haurrak urtero; Afrikako emakume guztien %80 pobrezian bizi da; Afrikako nekazarien %80 baino gehiago emakumeak dira; Afrikako emakumeen %40ak ez du oinarrizko hezkuntzara sartzeko ahalbiderik; Afrikan bizi diren emakumeek 16tik bateko probabilitatea dute haurdunaldian edo erditzean zehar hiltzeko; Minuturo haurdun dagoen emakume bat hiltzen da Afrikan haurdunaldiarekin lotutako arazoengatik, guztira 1.400 eguneko, eta 529.000 urteko; Afrikako erditzeen %50-a inolako laguntza eta arreta berezirik gabe gauzatzen dira.


Lehen aipatu bezala, Afrikan bizi diren emakumeek 16tik 1eko probabilitatea dute haurdunaldian edo erditzean zehar hiltzeko. "Social Watch Report"-ek adierazi duenez, herrialde garatu batekin alderatuz, esaterako Iparraldeko Amerikan, 3700 emakumetik bat hiltzen da haurdunaldiarekin lotutako arazoengatik, eta Espainian 19.000 emakumetik bat. Afrikan haurdun dagoen emakume batek 180 aldiz aukera gehiago ditu hiltzeko erditzean Europako emakume batekin alderatuz.

Afrikan oso urriak dira emakumeen eskubideak defendatzen dituzten erakundeak, baina hauetako bat Bilgune Feminista da. Duela urte bat Emakumeen Mundu Martxa antolatu zuten hainbat herrialdeetako Bilgune feministek Urtero antolatzen da mundu martxa hau, baina ibilbidez ezberdina gauzatzen du urtero eta 2010eko Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herritik igaro zen. Quebecen eman zitzaion hasiera Emakumeen Mundu Martxari eta Kongon amaitu zen 2010eko urriak 17an. Ekintza honen helburu nagusia bereziki mundu guztiko emakumeen aurkako indarkeria, gatazkak eta militarizazioaren artean dauden loturak salatzea izan zen.

Euskal Herriko Bilgune Feministak Euskal herrian eraldaketa soziala gauzatzea du xede. Saioa Urkiolak, Euskal Herriko Bilgune Feministako bozeramaileetako batek argi utzi du oso ezberdina dela Euskal Herrian Bilgune Feministak gauzatzen duen lana, eta Afrikako bilguneak gauzatzen duen lana, bertako errealitatea eta hemengoa ezberdinak baitira eta ondorioz lan egiteko era ere ezberdina dela aipatu digu.

Euskal Herriko Bilgune Feminista: "Indarkeria kasuak bai Afrikan eta edozein lekutan, emakumeok bizi dugun eskubide urraketarik larriena dira, emakume izateagatik pairatzen dugun indarkeria. Emakumeon kontrako indarkeriari heltzeko garaian, bi ildo jorratzen ditugu: erantzuna eta prebentzioa, nahiz eta Afrikaren kasuan prozesua konplexuagoa den".

Madhla Lysinge Zimbabwetarra da eta duela 9 urte Euskal Herrira etorri zen lan egitera. Berak kontatu digunez, etorrera ez zen batere erraza izan, batez ere familiak bertan ezkontzea nahi baizuen familiak hitzartu zuen gizon batekin. Hala ere egoera oso txarra zen, eta Madhlak amonaren laguntzaren bidez ez ezkontzea lortu zuen eta Espainira iristea lortu zuen. Espainiara iristean Cadizen egon zen bizitzen eta Madridetik igaro ondoren Lesakako gizon batekin ezkondu zen. Gaur egun familia ere Euskal Herrian du. Argi utzi du Afrikako egoera eta Espainiakoa oso ezberdinak direla, batez ere Afrikako lurralde ugari berregituratze prozesuan daudelako, eta eraldaketa prozesu sakona garatzen ari delako.

Afrikako Giza Eskubideen Defentsarako  Elkartearen esanetan, Afrikako herrialdeen artean emakumeen egoera okerrena, gogorrena eta zailena dena Kongoko herrialdeko emakumeek pairatzen dutena da, eta zehazki hegoaldeko Kivun eta iparraldeko Kivun. Bertan egoera oso zaila dela adierazi du elkarte honek egindako txostenean, gerra batetik atera berria delako herrialdea eta emakumeak izan direlako kaltetu nagusiak. Txostenean aipatzen denez, emakumeak bortxatuak izan dira gerran zehar eta ondoren soldaduen esklabu moduan egon dira. Emakumeak aske bihurtzen direnean, tarte horretan dituzten haur gehienak hil egiten dituzte soldaduek edo hospital batean kontrolaturik egoten dira, ondoren hiltzeko.

Gaur egun gerra ugari daude Afrikako lurralde batzuetan, hala nola Egipto, Libia edo Tunezen. Duela astebete, Iman al Obaidi, emakume Libiar bat, prentsa internazionala bildurik dagoen Tripoliko hotelean sartu zen, Libiako diktadorearen  15 soldaduk nola atxilotu eta bortxatu zuten jakin zezaten. Emakumeak, negarrez ari zen bitartean, jasotako golpeak eta orbainak azaleratu zituen kazetarien aurrean. Kontrol polizial batean Bengasikoa izateagatik atxilotua izan zela aipatu zuen emakumeak eta mota guztietako tortura, bortxaketa eta humilazioetara oinperatu zutela esan zuen.

Momentu horretan aurkaketa bat sortu zen hotelean zeuden kazetarien eta  segurtasun agenteen artean, kazetariek inolako grabaziorik lortzea saiesteko asmoz. Hainbat kazetari jo zituzten Gadafiren soldaduek emakumea isilaraztea eragozten saiatzeagatik. Enfrentamendu honen ostean, emakumea atxilotua izan zen eta Libiako erregimenak bere bozeramailearen bidez pertsona alkoholiko baten fantasiak soilik zirela esan zuen, gerora bortxaketa kasu aislatu bat zela soilik aipatuz.

Yedei Thlabathi Bilbon bizi da, 46 urte ditu eta duela 20 urte etorri zen Bilbora bizitzera. Gaur egun arropa denda batean egiten du lan. Berak azaldu digunez egoera oso desberdina da Espainian eta Afrikan. Yedei Thlabathi: " Afrika ia legerik gabeko lurralde bat da eta diruarekin edozer konpon dezakezu". Argi utzi nahi izan du gaur egun aldaketak ematen diren herrialde batzuetan, hala nola, Libia, eraldatze prozesu batean sartu direla eta aldaketa hori hurrengo urteetan gertatuko dela, Afrikako biztanleen egoera hobetuz.

Gaur egun Afrikako lurraldea "esnatze-prozesuan" dagoela aipatu dute hainbat komunikabidek eta adituk eta gaur egungo egoera honetan kaltetuenak emakumeak izango direla. Afrikako emakumeek jasaten duten egoera oso gogorra dela aipatu du Saioa Urkiolak, bilgune feministako kideak, eta egin beharrekoa egoera horri aurre egitea dela, baina ez emakume batek bakarrik, baizik eta emakumeak elkartuz eta batera lan eginez.


Karrape irratia: 15 urte



Karrape irratiak 15 urte bete ditu. Nahiz eta gaur egun euskal komunikabideen egoera nahiko zaila izan, eta are gehiago herri txikietako komunikabideena, Karrape irratia martxan dago, herritarrei ahalik eta informazio gertukoena, osatuena eta herrikoiena emateko asmotan.

Karrape irratia Leitzako irrati katea da, eta bere programazioa euskara hutsean emititzen du.

1996ean sortu zen herri irrati bat sortzeko ideia, eta gaur egun ere martxan dirau.  Herriko zenbait lagun ziren, kultur taldeko, euskara zerbitzu eta euskalgintzan zebiltzan lagunen ideia izan zen, Euskararen normalizazioaren bidean lan polita egin zezakeela uste baitzen. Honetaz gain herriko berriak, informazioa… zabaltzeko tresna ona zela uste zuten. Beraz batekin eta bestekin hitz egin ondoren, irrati baten nondik norakoak ikasi ondoren, ikastaro pare bat antolatu zituzten eta honela herri irratiari hasiera eman zitzaion. Euskara ardatz zuen proiektua gaur egun ere bizirik dirau. Finantziazioa udaletxearen esku dago eta ondorioz alderdi politikoek zeresana badute irratiaren moldaketan. UPNko zinegotziek erdara tartekatu nahi zuten. Baina azkenean, euskaraz soilik jarduten zuen irrati izaten jarraitzea lortu zuten beste alderdiek.

Irratiaren programazioa hainbat alorrek osatzen dute, hiru orduko magazina egiten da egun irratian. Herriko nahiz Euskal Herriko informazioaz gain, kolaboratzaile ugarik osatzen du programazioa: Gizartze zerbitzu, Liburutegiko liburuzaina, Feminismoa, Kirolak (herri kirola, pilota, futbola…), Iratxe kontsumitzaileen bulegoko kideak, txakur heziketa, musika saioak eta osasunaren arloan dietista bat; Nafarroako euskal irratietako informazioari ere tartea egiten zaio irratian, modu honetan nafarroako beste eskualdetako albiste, berriak jasotzen ditu; entzuleek parte har dezaten, zorion agurren tartea, lehiaketa, abixuen tartea… Bestelako eta gizarte gaietako elkarrizketa ugari ere izaten da egunerokoan, entzuleari informazio espezializatua eta gaurkotua emateko asmotan. Urtean zehar saio bereziak ere egiten dira, hala nola, festak, ihauteriak, kultur astea... jorratzen dituen  saioak.

Unai Sagastibeltza, Karrape irratiko esatariak hasieran irratia herri informazioan oinarritzen zela aipatu digu, eta Euskara zela oinarri nagusia, hala ere hasieratik Euskal Herriko informazioa ere eman izan dela aitortu du.

"Hasiera gogorra izan zen, lau inaugurazio

egin ondoren entzuleek karrape irratiaren

seinalea sintonizatzeko aukera izan zuten"

Anabel Alduntzin

Unai Sagastibeltza: "Nik uste informazioak jarraitzen duela irratiaren ardatza izaten, baina gaur egun eduki aldetik aberatsagoa dela esanen nuke, kolaboratzaile gehiago, gai desberdin gehiago... Baina hasierako espirituak, euskarak eta herri informazioak jarraitzen dute irratiaren jaun eta jabe" .

Hasierak ez dira errezak, eta Karrape irratiaren hasierako asteak, hilabeteak… entzuleak bereganatzeko garaia izan zen. Anabel Alduntzin, Karrape irratiaren lehen esataria izan zen eta aipatu digu hasiera nahiko gogorra izan zela, eta esan digunez horren adibide da irratiaren lau inaugurazio egin izana.

Karrape irratiaren emisioak hasi zituztenean, Karrape Irratiari esker, Leitzan bertako berriak euskaraz entzuteko parada zegoen. Gainera, programazioa amaitzen zenean Euskadi Irratiaren seinalea emititzen zuten. Jendeak oso erantzun ona eman zuen. Anabel Alduntzinen ustetan, ordura arte zegoen euskarazko informazio falta hori nolabait Karrape Irratiak bete zuen.

Nobedadea zenez  kuriositatea zegoen, aitortu du Unai Sagastibeltzak, baina Leitza herri txikia dela, 3 orduko saioa egiteak lana dakarkiela atzetik, ordu ugariko lana, ingurura jo behar dela eta gaia berezia edo interesgarria eta Leitzalderako modukoa bada  hemendik ere atera behar dela. Leitzako irratiak Leitzako gaiak jorratzeaz gain, gai zabalagoak ere jorratzen ditu, esparru eta lurralde zabalagoetara mugatzen direnak.

"Egunean egunekoa ahalik eta era

txukunenean egin, gozatu egiten

dudanarekin, eta aurrera"

Unai Sagastibeltza

Unai Sagastibeltza: "Askotan ez da erraza zuk nahi dituzun pertsonak irratira ekartzea, denetatik entzun dadin, alegia, kolore guzietako jendea ekartzea askotan nekeza da, baina saiatu saiatzen gara. Hilabetero herriko alkatearen bisita izaten du irratiak herriko udaletxearen nondik norakoak kontatzeko; beste taldeekin mahai inguruak egiten ziren orain gutxi arte denen iritzia egon zedin, eta orain normala den bezala maiatzaren 22ko hauteskundeak direla eta gonbidapena denei igorriko zaie".


Unai Sagastibeltza bi laguntzailerekin, Joseba Urkiola eta Felixa Ustoa, karrape irratiaren emisio berezi batean

Unai Sagastibeltzaren ustetan, entzulea mantentzea eguneroko lana da, hasieran eta orain. Audientzia kalkulatzeko egin diren inkesta eta galdeketen adierazten dutenez, karrape irratiak entzulego fidela du, egunean zehar herriko biztanleen %20ak sintonizatzen baitu irratia, eta hori dela eta entzule fidel hori mantentzeaz gain, entzule berriak lortzen saiatzen da. Gaur egun Leitzako irratiak entzuleekin harreman zuzena uztartzeko hainbat saio ditu, hala nola, lehiaketak, telefono deiak, zorion agurrak... Unai Sagastibeltzak argitu digunez, entzulea irratiaren "parte" sentiaraztea dute helburu. Honetaz gain, irratiaren emisioan parte hartu nahi ez duen jendearentzan, emaila, telefonoa eta gutunak uzteko buzoia ere badu irratiak. Hauen bidez entzuleen eskaerak, kritikak, proposamenak... jasotzeko aukera du irratiak.

Olatz Alduntzin karrape irratiaren entzuleak argitu du informazio "txukuna, ondo landua eta gertukoa" eskaintzen dutela. Olatz Alduntzinek 18 urte ditu eta txikitatik bere etxean karrape irratia entzun dela esan du. Horretaz gain karrapeko lehiaketetan parte hartzeko ohitura handia duela aipatu du eta hainbatetan sari ugari irabazi dituela. Bere ustetan, Karrape irratia herriarentzako komunikabide garrantzitsua da eta "ezinbestekoa" herriaren garapenerako.

Unai Sagastibeltza: "Ez dut urrutira begiratzen, egunean egunekoa ahalik eta era txukunenean egin, gozatu egiten dudanarekin, eta aurrera, datozen trabak gainditu eta Euskararekin beti aurrera, kasu honetan irratian. Gaur egun irratia oso uztartua dago herrian eta ez dut Karrape irratirik gabeko Leitzarik imajinatzen baina tira zeinek daki".

«Azaroaren 12a goizuetar guztien gogoan geldituko den eguna»


JON MUTUBERRIA ALKORTA

1991n hasitako ibilbideari eutsi dio Goizuetako Gazte Asanbladak 20 urtez, eta  “ttirriki ttarraka” aurrera jarraitzeko asmotan direla adierazi dute.
 Festa handia antolatu zuten azaroak 12an Goizuetan herriko gazte asanbladaren 20.urteurrena ospatzeko. Egun guztirako programa prestatu zuten, baina dudarik gabe, hitzordu garrantzitsuenak gaueko kontzertuak izan ziren, punta puntako Des-Kontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3 Gabe 2 taldeak aritu zirelako jendaurrean.



Antolatzaileek adierazi zutenez, jende andana elkartu zen, izan ere, guztira 1700 kontzertu sarrera saldu baitzituzten. Hasiera batean 700 sarrera jarri ziren salgai, baina jaialdia burutu baino bi aste lehenago sarrerak amaitu ziren. Hori dela eta, jende gehiago etorri zedin, txartel kopurua handitu eta kontzertuak lekuz aldatzea erabaki zen.


Musika saioak 22.00tan hasi ziren eta besteak beste, Esne Beltzak Joseba Tapiaren eta herriko amona den Mañolik  Goizuetako gazte asanbladaren urteurrena ospatzeko egin zuten abestia entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. 

Hala ere, kontzertuez gain, beste hamaika hitzordu izan ziren goiz goizetik. Izan ere, jaieguna 10.00tan hasi zen azken bi hamarkadetan ateratako argazkien erakusketarekin eta ordubete geroago, egun seinalatua oroitaraziko duen grafitia egin zuten gaztetxean.

Eguerdian, berriz, argazki erraldoia atera zuten plazan, 20 urte hauetan zehar gaztetxearen kide izan diren guztien parte-hartzearekin, eta jarraian, triki poteoa eta herri bazkaria izan ziren.
Ondoren, herriko nahiz kanpoko hainbat artistek emandako materialekin enkantea egin zuten gazte asanbladakoek eta, giroa alaitzeko, egun honetarako espreski sortutako Goizuetako PatxaranG.A. izeneko elektrotxarangak alaitu zituen herriko kaleak.


Azaroak 12ko jaialdiz gain, urte guzian zehar joan dira Goizuetako Gazte Asanbladako kideak ekintzak antolatuz, hala nola txokolatadak, talo jateak, bertso afariak…. Baina indar gehiena izan duen ekitaldia azken hau izan da.

Egun honekin Goizuetako Gazte Asanbladak 20 urteko ibilbide hau ospatu nahi izan zuen, eta bide batez ibilbide honetan guztian gaztetxekide izan diren, beraiengana hurbildu diren nahiz ezagutu nahi izan dituztenei opari bat egin, 20 urtetako ilusioak eta ametsak eraikitzen jarrai dezaten, ttirriki ttarraka maldan gotti!

astelehena, azaroa 14

Goizuetako Gazte Asanbladaren 20. urteurrena

Jon Mutuberria Alkorta

Goizuetako Gazte Asanbladak 20 urte bete ditu eta ospatzeko azaroak 12an egun osoko festa antolatu zuten.
1991n hasitako ibilbideari eutsi dio Goizuetako Gazte Asanbladak 20 urtez, eta  “ttirriki ttarraka” aurrera jarraitzeko asmotan direla adierazi dute. Azaroaren 12a egun handia izan zen, egun guztiko ekintza anitzekin batera Des-kontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3gabe2 taldeen kontzertuak antolatu baizituzten.
Egun honekin Goizuetako Gazte Asanbladak 20 urteko ibilbide hau ospatu nahi izan zuen, eta bide batez ibilbide honetan guztian gaztetxekide izan diren, beraiengana hurbildu diren nahiz ezagutu nahi izan dituztenei opari bat egin, 20 urtetako ilusioak eta ametsak eraikitzen jarrai dezaten, ttirriki ttarraka maldan gotti!
Informazio gehiago Goizuetako Gazte Asanbladaren blogean: ttirrikittarraka.tk


asteazkena, azaroa 9

Estatu mailan euskal unibertsitateetan dago irakasle bakoitzeko ikasle gutxien

Jon Mutuberria Alkorta
Espainiako Estatuko unibertsitateak kontuan harturik,euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxin dutenak. Hori adierazi du EROSKICONSUMER aldizkariak publikatu duen Unibertsitateen gida praktikoak.  Masifikazio maila kalkulatu ahal izateko,irakasle bakoitzari zenbat ikasl dagozkion hartzen da kontuan. EuskalUnibertsitateetan 8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko, Deustukoa izanik ratiohoberena daukana 7,2 ikaslerekin irakasle bakoitzeko. Nafarroako Unibertsitatea,aldiz, da ikasle gehien dauzkana irakasleako 13rekin. Estatuko baztez bestekoorokorra 12,4.
EHUk eta Nafarroako Unibertsitateak daukate ikerkuntza-jardunik hoberena.2010.urteko 572 doktore-tesietatik, 321 EHUn egin dira eta 182 Nafarroako Unibertsitatean.  Denbora berriak datozenez, unibertsitate askoteknologia berrietara moldatu dira. Deustuko eta Mondragongo unibertsitateakdira ordenagailu hornidura gehien dauzkatenak: Deustuko unibertsitateak etaMondragongo unibertsitateak ordenagailu bat daukate 3 ikasleko, eta EHUkounibertsitateak ordenagailu bat 9-12 ikaslerentzat. Azken hau da ikaslekoordenagailu gutxien duena.

Matrikulenprezioan alde handia dago unibertsitate bat eta bestearen artean. Odontologiakolehen ikasturtean adibidez, 776 euro kostatzen du Granadan edo Sevillan, eta 15.600euro kosta ditzake Madrilgo Europar unibertsitatean.

Unibertsitatekoikasketak bukatzean  ikasle askok bere ikasketak osatzeko helburuarekin,masterrak gauzatzen dituzte. Estatu mailako 76 unibertsitateek 2564 masterofizial eskaintzen dituzte. Master bakoitzak 1750 euroko balio du batezbesteko. Autonomiaka banatuta,  Katalunia,Madril eta Andaluzia dira eskaintza ugarien duten unibertsitateak. GaztelaMantxa eta Errioxa dira berriz master eskaintza gutxien dutenak.



larunbata, azaroa 5

Goizuetako Gazte Asanbladaren 20 urteak ospatzeko jaialdia burutuko da azaroaren 12an

1991n hasitako ibilbideari eutsi dio Goizuetako Gazte Asanbladak 20 urtez, eta  “ttirriki ttarraka” aurrera jarraitzeko asmotan direla adierazi dute. Azaroaren 12a egun handia izango da, egun guztiko ekintza anitzekin batera Des-kontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3gabe2 taldeen kontzertuak antolatu baitituzte.
 
Goizuetako Gazte Asanbladaren oharra:


Nork ez ditu ikusi uda honetan www.ttirrikittarraka.tk helbidea soilik jartzen duten pegatinak edozein parrandatan?
Sarean sartu eta helbide hori idatzi duena honezkero ohartu da azaroak 12an  izugarrizko festa izango dela Goizuetan. Izan ere, bertako Gazte Asanbladako kideok badugu zer ospatua. 1991an hasitako ibilbideak 20 urte bete ditu eta aurrerantzean ere ttirriki ttarraka aurrera jarraitzeko asmotan gara.
Ospakizun gisa hainbat ekintza antolatu badira ere urte osoan zehar, azaroak 12a da gorriz seinalatutako eguna da. Goizean goizetik hasitako egitarau mardula prestatu dugu azaroaren 12rako.
Egitaraua:
  • 10etan, argazki erakusketa irekiko da gaztetxean. Bertan, 20 urte hauetako argazkiak ikusi ahal izango dira.
  • 11etan, graffittia eginen da gaztetxean.
  • 12etan, udaletxetik argazki erraldoia aterako dugu.
  • Jarraian, trikipoteoa izango da herriko trikitilariekin.
  • 14.30ak aldera, herri bazkaria izanen da Eskoletako Frontoian. Honi, bazkal ondorengo enkanteak emanen dio segida; bertan, herriko nahiz kanpoko hainbat artistek emandako materialak enkantean emango direlarik.
  • 18:00etan, herriko gazteek egun honetarako espreski sortutako PatxaranG.A. izeneko elektrotxarangak alaituko ditu kaleak
  • 21.00etan, eguneko ekitaldi  nagusia izango da Goiko frontoian.
  • Ekitaldiaren ostean, Des-kontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3gabe2 taldeak taularatuko dituen kontzertu gaua.
  • Bitartean, frontoi ondoan dagoen gaztetxean Dj Bull egonen da musika jartzen.

Egun honekin Goizuetako Gazte Asanbladak 20 urteko ibilbide hau ospatu nahi du, eta bide batez ibilbide honetan guztian gaztetxekide izan diren, gugana hurbildu diren nahiz gu ezagutu nahi gaituztenei opari bat egin, 20 urtetako ilusioak eta ametsak eraikitzen jarrai dezagun, ttirriki ttarraka maldan gotti!
Ohar garrantzitsuak:
  • Egun honetarako, informazio desberdina helarazi asmoz, ttirrikittarraka.tk bloga sortu dugu. Bertan, egitarauaren sarreren eta gainontzeko kontuen gaineko informazio guztia izango duzue eskura.  Esan beharra dago, arrakasta haundia izan duela blogak, 11.000 bisita pasatxo izan baititu denbora epe honetan.
  • Esne beltza taldeak abesti bat egin du Goizuetako Gazte Asanbladaren 20.urteurrenaren aitzakian. Kantu honen grabaketan Joseba Tapiak eta herriko amona den Mañolik ere parte hartu dute.
  • Sarreren salmenta bizkor doa. Goizuetaz gain, Hernanin, Leitzan, Oiartzunen, Lesakan eta Donostian ere salgai daude sarrerak 10 euroren truke (egunean bertan 12 euro).
  • Jendeak kotxea hartzea eragotzi asmoz, autobusak egonen dira Hernani eta Leitzatik.  Hernanitik arratsaldeko 18:30etan aterako da autobusa (Atsegindegitik) eta Leitzatik 20:00etan (autobus estaziotik). Txartelak Hernaniko Garinen eta Leitzako Torrean hartu daitezke 3euroren truke. Itzulera goizeko 6:30etan izanen da Leitzara eta 7:30etan Hernanira, biak Goizuetako plazatik. Itzulerako txartelak autobusean bertan egongo dira salgai.
  • Parranda egin ondoren kotxea hartu nahi ez  duten edo besterik gabe lo pixkat egin nahi dutenentzat, akanpatzeko aukera egongo da eskolako frontoi barruan.
Info+ ttirrikittarraka.tk