astelehena, azaroa 28

Afrika: zapalketa baten istorioa

Jon Mutuberria Alkorta

Afrikako egoeraren kaxa bat irekiz gero, biolentzia sexualaren kaxa txikiago bat dago, beste kaxa bat esklabutzari dagokiona, baste kaxa bat emakumeekiko tratuari buruzkoa.....eta honela milaka kaxa egoteraino. Afrikako emakumeen egoera ez da erreza Nazio Batuen Erakundearen txostenak adierazten duen moduan, eta horren aldaketa emakumeen gain dagoela adierazi du Euskal Herriko Bilgune Feministak



Nazio Batuen Erakundeak sortutako Milenio proiektuak adierazi duenez, emakumeen egoera ez da batere erraza Afrikan datuek adierazten dutena kontuan hartuz. HIESAren birusaz kutsatutako biztanleriaren %74 emakumeak dira; %15ak jasan du biolentzia sexuala edo fisikoa beraien bikoteengandik; 26 segunduro emakume bat bortxatua da; 6 orduro emakume bat hiltzen dute; 18 urtetik beherako 10 milioi neska ezkontzen dira urtero; 14 milioi adingabek izaten dituzte haurrak urtero; Afrikako emakume guztien %80 pobrezian bizi da; Afrikako nekazarien %80 baino gehiago emakumeak dira; Afrikako emakumeen %40ak ez du oinarrizko hezkuntzara sartzeko ahalbiderik; Afrikan bizi diren emakumeek 16tik bateko probabilitatea dute haurdunaldian edo erditzean zehar hiltzeko; Minuturo haurdun dagoen emakume bat hiltzen da Afrikan haurdunaldiarekin lotutako arazoengatik, guztira 1.400 eguneko, eta 529.000 urteko; Afrikako erditzeen %50-a inolako laguntza eta arreta berezirik gabe gauzatzen dira.


Lehen aipatu bezala, Afrikan bizi diren emakumeek 16tik 1eko probabilitatea dute haurdunaldian edo erditzean zehar hiltzeko. "Social Watch Report"-ek adierazi duenez, herrialde garatu batekin alderatuz, esaterako Iparraldeko Amerikan, 3700 emakumetik bat hiltzen da haurdunaldiarekin lotutako arazoengatik, eta Espainian 19.000 emakumetik bat. Afrikan haurdun dagoen emakume batek 180 aldiz aukera gehiago ditu hiltzeko erditzean Europako emakume batekin alderatuz.

Afrikan oso urriak dira emakumeen eskubideak defendatzen dituzten erakundeak, baina hauetako bat Bilgune Feminista da. Duela urte bat Emakumeen Mundu Martxa antolatu zuten hainbat herrialdeetako Bilgune feministek Urtero antolatzen da mundu martxa hau, baina ibilbidez ezberdina gauzatzen du urtero eta 2010eko Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herritik igaro zen. Quebecen eman zitzaion hasiera Emakumeen Mundu Martxari eta Kongon amaitu zen 2010eko urriak 17an. Ekintza honen helburu nagusia bereziki mundu guztiko emakumeen aurkako indarkeria, gatazkak eta militarizazioaren artean dauden loturak salatzea izan zen.

Euskal Herriko Bilgune Feministak Euskal herrian eraldaketa soziala gauzatzea du xede. Saioa Urkiolak, Euskal Herriko Bilgune Feministako bozeramaileetako batek argi utzi du oso ezberdina dela Euskal Herrian Bilgune Feministak gauzatzen duen lana, eta Afrikako bilguneak gauzatzen duen lana, bertako errealitatea eta hemengoa ezberdinak baitira eta ondorioz lan egiteko era ere ezberdina dela aipatu digu.

Euskal Herriko Bilgune Feminista: "Indarkeria kasuak bai Afrikan eta edozein lekutan, emakumeok bizi dugun eskubide urraketarik larriena dira, emakume izateagatik pairatzen dugun indarkeria. Emakumeon kontrako indarkeriari heltzeko garaian, bi ildo jorratzen ditugu: erantzuna eta prebentzioa, nahiz eta Afrikaren kasuan prozesua konplexuagoa den".

Madhla Lysinge Zimbabwetarra da eta duela 9 urte Euskal Herrira etorri zen lan egitera. Berak kontatu digunez, etorrera ez zen batere erraza izan, batez ere familiak bertan ezkontzea nahi baizuen familiak hitzartu zuen gizon batekin. Hala ere egoera oso txarra zen, eta Madhlak amonaren laguntzaren bidez ez ezkontzea lortu zuen eta Espainira iristea lortu zuen. Espainiara iristean Cadizen egon zen bizitzen eta Madridetik igaro ondoren Lesakako gizon batekin ezkondu zen. Gaur egun familia ere Euskal Herrian du. Argi utzi du Afrikako egoera eta Espainiakoa oso ezberdinak direla, batez ere Afrikako lurralde ugari berregituratze prozesuan daudelako, eta eraldaketa prozesu sakona garatzen ari delako.

Afrikako Giza Eskubideen Defentsarako  Elkartearen esanetan, Afrikako herrialdeen artean emakumeen egoera okerrena, gogorrena eta zailena dena Kongoko herrialdeko emakumeek pairatzen dutena da, eta zehazki hegoaldeko Kivun eta iparraldeko Kivun. Bertan egoera oso zaila dela adierazi du elkarte honek egindako txostenean, gerra batetik atera berria delako herrialdea eta emakumeak izan direlako kaltetu nagusiak. Txostenean aipatzen denez, emakumeak bortxatuak izan dira gerran zehar eta ondoren soldaduen esklabu moduan egon dira. Emakumeak aske bihurtzen direnean, tarte horretan dituzten haur gehienak hil egiten dituzte soldaduek edo hospital batean kontrolaturik egoten dira, ondoren hiltzeko.

Gaur egun gerra ugari daude Afrikako lurralde batzuetan, hala nola Egipto, Libia edo Tunezen. Duela astebete, Iman al Obaidi, emakume Libiar bat, prentsa internazionala bildurik dagoen Tripoliko hotelean sartu zen, Libiako diktadorearen  15 soldaduk nola atxilotu eta bortxatu zuten jakin zezaten. Emakumeak, negarrez ari zen bitartean, jasotako golpeak eta orbainak azaleratu zituen kazetarien aurrean. Kontrol polizial batean Bengasikoa izateagatik atxilotua izan zela aipatu zuen emakumeak eta mota guztietako tortura, bortxaketa eta humilazioetara oinperatu zutela esan zuen.

Momentu horretan aurkaketa bat sortu zen hotelean zeuden kazetarien eta  segurtasun agenteen artean, kazetariek inolako grabaziorik lortzea saiesteko asmoz. Hainbat kazetari jo zituzten Gadafiren soldaduek emakumea isilaraztea eragozten saiatzeagatik. Enfrentamendu honen ostean, emakumea atxilotua izan zen eta Libiako erregimenak bere bozeramailearen bidez pertsona alkoholiko baten fantasiak soilik zirela esan zuen, gerora bortxaketa kasu aislatu bat zela soilik aipatuz.

Yedei Thlabathi Bilbon bizi da, 46 urte ditu eta duela 20 urte etorri zen Bilbora bizitzera. Gaur egun arropa denda batean egiten du lan. Berak azaldu digunez egoera oso desberdina da Espainian eta Afrikan. Yedei Thlabathi: " Afrika ia legerik gabeko lurralde bat da eta diruarekin edozer konpon dezakezu". Argi utzi nahi izan du gaur egun aldaketak ematen diren herrialde batzuetan, hala nola, Libia, eraldatze prozesu batean sartu direla eta aldaketa hori hurrengo urteetan gertatuko dela, Afrikako biztanleen egoera hobetuz.

Gaur egun Afrikako lurraldea "esnatze-prozesuan" dagoela aipatu dute hainbat komunikabidek eta adituk eta gaur egungo egoera honetan kaltetuenak emakumeak izango direla. Afrikako emakumeek jasaten duten egoera oso gogorra dela aipatu du Saioa Urkiolak, bilgune feministako kideak, eta egin beharrekoa egoera horri aurre egitea dela, baina ez emakume batek bakarrik, baizik eta emakumeak elkartuz eta batera lan eginez.