osteguna, martxoa 1

“Rtve mantentzea pentsioak ematea bezainbeste kostatzen da”

Murrizketa sendoak egitea beharrezkoa dela argi utzi du Soraya Saez de Santa Mariak

Espainiar telebistak azken hilabete hauetan hainbat murrizketei egin behar izan die aurre. Alderdi Popularra abenduaren 23an gobernuan sartu zenetik murrizketa plan ugari jarri ditu martxan. Hauetako batzuk Rtve korporazioari zuzenki eragin diotenak izan dira eta bere plantillan eta programazioan eragina izan dute. 


Soraya Saez de Santamariak, Senatuaren komisio konstituzionalean argi utzi du Espainiari Rtve mantentzea, pentsioak birjaurtitzea bezainbeste kostatzen zaiola. Bere esanetan,  azken urteetan komunikazioaren arloan eman den akatsa nagusienetako bat telebista publikoa “dohainik” dela pentsatzea izan da. 

Aldiz oposizioak telebista publikoa “kalitatezkoa, independientea eta publizitate gabea” izaten jarraitzea eskatu dute.


“Espainiaren akatsa
telebista publikoa doakoa
dela pentsatzea izan da”
Soraya Saez de Santa Maria

Rtve-en publizitatea 2011ko urtarrilaren 1ean desagertu zen, eta horrek diru-laguntza osoa fondo publikoetatik ordaintzea suposatu zuen. Gainera kostuak handitu ziren, ordurarte publizitateak betetzen zuen tartea beste programa batzuek bete behar izatea suposatu baitzuen, eta ondorioz diru gehiago bideratzea programen produkziora.

Duela egun batzuk bertako aurkezleen soldatak %25 murriztea erabaki zen eta gainerako langileena eta zuzendaritzarena %10.

Honetaz gain, “la mañana de la 1” eta “+gente” bezalako magazinen produkzioa katearen baliabideekin egitea erabaki zen, kanpoko produktorekin kontratuak etenez. 

Kate pribatuak

Krisiak komunikazioaren arloari bete betean eragin dio eta hainbat telebista kate eta egunkari desagertu dira azken hilabeteetan, La10 telebista katea eta Publiko egunkaria esaterako.

Duela urtebete Telecinco eta Cuatro kateak fusionatu ziren Mediaset España Comunicación taldea sortuz, eta gaur egun Antena 3 eta La Sexta taldeen fusio  prozesua oso egoera aurreratuan dago. Guzti hau talde txikien ezegonkortasuna dela eta gertatu da, komunikazio esparruaren oligopolioa areagotuz.

Hala era talde handi hauei ere krisiak eragin die eta Mediaset España Comunicación eta Antena 3 taldeak bere irabaziak murriztua ikusi dituzte aurreko urteko irabaziekin alderatuz. Gainera Mediaset España Comunicación taldeak bere fikzioaren, realityen eta entretenimendu saioen produkziora bideratutako presupuestoa %10 murriztu du eta Antena 3k produzitu dituen fikzio eta realityen emisioa denboran zehar banatu ditu kostuak sakabanatzeko helburuarekin.