igandea, apirila 21

Zu eta ni

Klikatu, kantue jarri ta hasi ondoren irakurri. KLIK!

Gaurkoan korapillo haundi batekin idazten ai naiz hitz hauek. Gaurkoan 21 urte bete ditto nere lagun miñe, betikoa, ta beti izanen dotenak. Eztakizue zenbat bizi izan dun elkarrekin. Zenbat gauze. Egitan, dirue balioko balue holako launek, munduko aberatsena kontsidera nazakezue. 

Hasi besteik enaiz in ta malko sorta earra ai naiz botatzen daoneako. 

Lau hillabete die ya besarkada bat, muxu bat edo ikuttu bat in eztiotela, eta egie esan izugarri botatzen dot faltan. Euki izan dittu gure gauzek, biek baika eoskorrak muturreaiño. Baino biek ero earrak, aspektu onen noski, ta baita munduko laun onenak re. Oaiñarte indako erokeri bakoitze mille aldiz errepikatuko nuke, eta argi euki halaxe iñen dula. Bizitza bi egun baitie, eta bi egun hoik disfrutatuz soilik bainaiz zoriontsu. 

Egunen baten benetan galdu ezkeo eztakit nik zer gertatuko litzeken. Nere mundu pertsonalan zati haundi bat galduko nuke.


Bizitza osoko nere oroitzapen askotan alboan izan doten pertsona. Barrioko gure tonteri guzitan biek batea, ta 20 urte beandugo gaur eungo gure kontu askotan re elkarrekin. Bizi baten, nere bizin, aztarna utziz.

“Bizitza autobus bidai bat bezalakoa da. Batzuk bidaia zurekin batera hasten dute, besteak bidearen erdian igotzen dira. Asko bidaiaren amaierara iritsi aurretik jeisten dira eta oso gutxi mantentzen dira zurekin bidaiaren bukaeraraino. Baina persona horietako bakoitzak bidaia zoragarri horretan zehar oroituko duzun zerbait utziko du zure bihotzean. Jeitsi leihoak eta gozatu bidaiaz, ez baitakizu noiz iritsiko zaren zure geltokira.... Mila esker momenturen batean nire bizitzaren autobusera igotzeagatik... Espero dut inoiz etzarela jeitsiko eta jeisten bazara, inoiz ez nauzula ahaztuko".

Nik etzattot iñoiz aztuko jefa! Muxu ikaragarri bat itsasoan bestaldetik ta disfrutatu topea! 21 urte nere ondoan, bizi oso bat! eta mille bizipen! ta asko, ikaragarri, bizitzeko. Eskerrik asko denagatik.

Jon