Ezer irakurri aurretik: zu eta ni. Behin kanta jarrita hasi irakurtzen.
58 egun. Gaur da hori. 2 hillabete die gaur Monterreyn naizela. Gauza ezberdiñek, esperientzi ugari eta persona ederrak. Gauza asko eman dizkit Monterreyk, baina gauza asko utzi dittut atzean, denbora batez bada ere.
58 egun. Gaur da hori. 2 hillabete die gaur Monterreyn naizela. Gauza ezberdiñek, esperientzi ugari eta persona ederrak. Gauza asko eman dizkit Monterreyk, baina gauza asko utzi dittut atzean, denbora batez bada ere.
Nire Monterreyko irratsaioa
prestatzen ari nitzelarik, kantu bat iritsi da nire esku artera. Kantua, ederra
da benetan, eta malko pare bat isurrarazi dit. Isiltasunean, bakoitzaren arimak
gorputza gainditzen du, eta malko bihurtzen da. Gauza asko esan nahi eta hitzik
ez.
Hitzak? Nork nahi dittu, milaka
kilometrora dagoen sentimendu batek askoz ere gehiago badio malko xume batekin.
Honelako uneetan, faltan direnak
botatzen dira faltan, eta une batzuetan guztiak botatzen dira faltan. Ez da
hain erreza urteetako ohiturak hegaldi batez aparkaturik uztea.
Familia skype bidez ikusteak ez
du besarkada bat helarazten; aitte ta ama bi aldiz gauze bera errepikatzen attu
enulakoan; lengusun wassapak; Mutu taberna eta bertako jendea; edo gure Nora
txikin kontuk; nahiz eta saiatu,
eskuartean izateko beharra gailentzen da.
Lagun minekin burutzen diren
erokeriak (Edurne); edo hurrengoan
tabernan jarri beharreko musika listaren gaineko belarrijateak (Olatz eta
ixiar); edo 10k 10gutxin portalen (Nerea); ogie, tipule ta 3 xerra erostea
joateko muturre (Aintzane); besten doblea erabakitzen ateatzeko (Carmen); edo
aisoarran txaketak eta goizaldeko kontuk; almejak plateran (Erika, Ohiana, Edu);
nere bixkik eta ikuspegi kritikoa; nere ingleseko irakasle izandakoa baino askoz
ere gehio, madalena bat en el fondo; igande atsaldetan Betrane-Abadeborda-Arrazola
tourre; pixukideei sustoak (Labaka anderea)… lagunak beti die lagun. Hain konplikatuk gauze
askotako, baino hain unikoak denak. Horrek itten do eder nere kuadrille.
Askorentzat hain pisutsua den
unibertsitatea, niretzat lagun ederren geltoki da. Hurrengo urtean jada egunero
ikusteaz utziko diodala pentsatzeak kriston pena emateit. 3 urte eder, anekdota
pillekin, eta oso lagun onekin. Nork
pentsatu behartzun kazetari izan behar nula erabakitzeak, hain persona ederren
bide berberean jarri behar ninduela. Eguneroko barreak, bromak, parrandak, txupoi
batzuk re bai, la pikardia, haserreak, eta batek baino gehiok lanetan nei
aguantatu behar izateak eraiki du hain mattea dudan hori.
Nork daki hurrengo geltokie zein
izango den. Dakidana, kontatutako honek ez duela geltokirik, beti nirekin baitamakit.
“Bizitza autobus bidai bat bezalakoa da. Batzuk
bidaia zurekin batera hasten dute, besteak bidearen erdian igotzen dira.
Asko bidaiaren amaierara iritsi aurretik jeisten dira eta oso gutxi mantentzen dira zurekin bidaiaren bukaeraraino. Baina persona horietako bakoitzak bidaia zoragarri horretan zehar oroituko duzun zerbait utziko du zure bihotzean. Jeitsi leihoak eta gozatu bidaiaz, ez baitakizu noiz iritsiko zaren zure geltokira....
Mila esker momenturen batean nire bizitzaren autobusera igotzeagatik... Espero dut inoiz etzarela jeitsiko eta jeisten bazara, inoiz ez nauzula ahaztuko (L.B.)”.
