asteazkena, martxoa 13

Papa Nº265


“Jorge Mario Bergoglio argentinarra, aita santu berria” zioen Berriak. Eta antzeko titular ugari gainontzeko egunkari guztietan. Barkatuko nauzue, baino hitzik gabe geratu naiz azken aste honetan. Aita Santuaren notiziak besterik ez daude alde guztietan, eta ezin dut ulertu.

Gaur goizeko klaseetan geundelarik irten da notizia, eta telebistako produkzio geletan geunden lan ugari gauzatzen. Une horretan nire lankide ugarik Papa berria aukeratu dutenaren notizia jakinarazi digute. Hori notizia! Ze inporta ote du zein dagoen aita santuaren tronuan. Ze inporta ote du Vatikanoak. 


Nik uler dezaket duela urte asko gure aiton amonek elizarengan sinestea. Gaur egun, nahiz eta errespetatzen dudan, ezin dut ulertu. Eta honekin enaiz ari kristautasunaren aurka, ezta gutxiago ere. Argi bereizi behar dira eliza eta erlijioa bera. Eliza erlijio horretaz aprobetxatu da, eta inongo enpresa handiena eraiki du kristautasunaren inguruan. 

Vatikanoak, faborez esaidazue, zer egin duen munduaren alde, herritarren alde? Nik dakidala ezerrez. Esaidazue, elizak, zer eskaini dion herriari. Seguruenik gauza pare bat on, eta gainontzeko guztiak txarrak. Eta honekin ez ditut herri ugaritako apaizak etc sartu nahi, bai baitakit nire herriko apaizak behintzat herritarren alde asko gauzatzen duela. Baina Vatikanoak zer? Ezer ez, horixe, ezer ez. 

Badakit, demagogian eroriko naizela, baina ez nuke esan gabe utzi nahi. Vatikanoak munduan dituen lur, etxe, eliza… Espainian dugu adibide ederra (1.087 eraikin eskuratu ditu 1998tik 2007ra), edo Vatikanoak dituen bitxiak eta bestelako baliodun gauzak… Horiek guztiekin munduan dauden injustizia pilla ederra konponduko lirateke. 

Eta guztiari abiagunetik eutsi behar zaio. Zuk goseteen aurka ezin duzu milloiak balio dituen bitxiak jantzita egin; ezin duzu kalitate goreneko jakiak jaten zabiltzalarik gauzatu; ezin duzu pobreziaren aurka jardun urrez josita dagoen jantzi bat jantzita duzularik.

Bakoitzak erabaki dezala, eta zorte on enpresaburu berriari.