astelehena, apirila 29

FLY


Jarri hauxe:  ONE DAY I'LL FLY AWAY

Igande gaba du… jada ordubik aspalditxo paseak die, baino ez dot ametsetan murgiltzeko gogoik oandiken. Kantu batek jarri dit idazteko gogoa. Badakit aspalditxoan gauze sentimental ugari idazten dotela, baino hori ez dien gainontzeko gaiek ez due presentzia haundigik niregan momentu hontan. 

Nahiko nostalgiko nabil azken eun hoitan. Hauxe idazten ai naizen une berberak izan oi die nire pentsamendutan murgiltzen naizen unek, eta malko pare bat, edo gehixeo lapurtzen dizkitea normalen. Nik asko pentsatu oi dot nere oroitzapenetan, momenturarte pasatako guzin, 20 urte hauetan pasa zaiten guzin, eta noski, bizitzan izan dittoten pertsonez. Baina benetan mingarri edo tristea izan oi zait, eta neri bereziki, maite dittotenekin oso estuki lotzen bainaiz, falta diren pertsonetaz oroitzea. 

Denok dakiu zer den pertsona bat galtzea. Eta galdutako une beretik zure bizitza osoan zehar faltan botatzea. Hala ere, badakit nire gaur arteko ibilbidean, ez dudala oso urruti izan. Hala ere etzait nahikoa. Beti izango dot bizitzako bizipen ugari, bere alboan bizi beharreko bizipen ugari, asko, galdu in dittotenaren sentsazioa. Bizitzak ate bat bortizki itxi balit bezala. Bortizki eta bapatean. Emateko zun guzie eman ez balizu bezala. Baino bizie hola omen da, ez? Pena bat. 

Badie unek, non zerbait, pertsonalki berezi edo zuretzako garrantzitsue denen pertsona askokin konpartittu nahi dozon. Zure bizitzen parte bihurtu azken finen. Baina bada zerbatte, hori itten uzten ez dizona. Motiboak ugarik izan dattezke. Bakoitzek izanen ditto berek. Baino agian bada muga ugari suntsitzeko garaie.  Eztakit ba. 

Baiño argi izan zure bizitzen parte den orok, zure bihotzen pusketxo bat lapurtu izan dizola, eta zuk berari noski, eta une horretantxe bertan, nahi ala ez, zure sentimeduen jabe dela berari dagokion pusken. Jabe. Huskerie ematen do. Baino ze pisu don, ze garrantzie.  

Zure esku edo unen esku dao puske horren tamaiñe, edo eztakit, igual gure eskutatik ihes itten do horrek ere. Baino argi izan ezer ez dela betiko, baino zuk betiko al dozola bihurtu. Hori bai daola zure esku.

Egunen baten hegoak astindu eta hegan egingo dozo, edo hegan ingo due, dena atzen utziz materialki, fisikoki, baina benetan presente eukiz beraien pusken. Puske horren parte izateari ez diozo utziko iñoiz, iñoiz, eta ziur euki berak ere bere puske hori mantenduko dola, gertu edo urruti;  hil ala bizi.

asteartea, apirila 23

Eskerrik asko!



Mexikora etorri aurretik argi nun nere esperientzie nola edo hala nonbatte nainula euki, nonbatte gordeta, etorkizun baten hobeki oroitzeko nolabatte. Ildo hortan nahiko abandonatue nun blogai autse kendu ta idazteari ekin nion. 

Oso gustora hasi nitzen, ilusio haundikin, eta ilusio hori eunetik eunea haundittuz joan da jendengandik jaso dittoten mezu polittekin, “like” guzikin, eta nola ez, blogak jaso ditton bixita kopurukin.

Monterreyra iritsi nitzenen blogan bixitak etzien 3.000-ra iristen, eta gaurkoan, apirillek 23 goizeko 10k eta hamarren, 10.000 bixiten barrera gaindittu do.

Milla esker denai 2011ko irailen hasi nun abentura ttiki hau, neretzako behintzat handi bihurtzeagatik.

Eskerrik asko benetan.
Jon


MusicaTEC! XI


astelehena, apirila 22

Thrift Shop


Hementxe uzteizuet nere klase bateko proiektutako bat. Guk izugarri ongi pasa giñun grabazioan, nahiz ta gero edizioak buruhauste bat baino gehio eman diun. Esperot zuei re rato on bat pasaraztea. Ongi izan!


igandea, apirila 21

Zu eta ni

Klikatu, kantue jarri ta hasi ondoren irakurri. KLIK!

Gaurkoan korapillo haundi batekin idazten ai naiz hitz hauek. Gaurkoan 21 urte bete ditto nere lagun miñe, betikoa, ta beti izanen dotenak. Eztakizue zenbat bizi izan dun elkarrekin. Zenbat gauze. Egitan, dirue balioko balue holako launek, munduko aberatsena kontsidera nazakezue. 

Hasi besteik enaiz in ta malko sorta earra ai naiz botatzen daoneako. 

Lau hillabete die ya besarkada bat, muxu bat edo ikuttu bat in eztiotela, eta egie esan izugarri botatzen dot faltan. Euki izan dittu gure gauzek, biek baika eoskorrak muturreaiño. Baino biek ero earrak, aspektu onen noski, ta baita munduko laun onenak re. Oaiñarte indako erokeri bakoitze mille aldiz errepikatuko nuke, eta argi euki halaxe iñen dula. Bizitza bi egun baitie, eta bi egun hoik disfrutatuz soilik bainaiz zoriontsu. 

Egunen baten benetan galdu ezkeo eztakit nik zer gertatuko litzeken. Nere mundu pertsonalan zati haundi bat galduko nuke.


Bizitza osoko nere oroitzapen askotan alboan izan doten pertsona. Barrioko gure tonteri guzitan biek batea, ta 20 urte beandugo gaur eungo gure kontu askotan re elkarrekin. Bizi baten, nere bizin, aztarna utziz.

“Bizitza autobus bidai bat bezalakoa da. Batzuk bidaia zurekin batera hasten dute, besteak bidearen erdian igotzen dira. Asko bidaiaren amaierara iritsi aurretik jeisten dira eta oso gutxi mantentzen dira zurekin bidaiaren bukaeraraino. Baina persona horietako bakoitzak bidaia zoragarri horretan zehar oroituko duzun zerbait utziko du zure bihotzean. Jeitsi leihoak eta gozatu bidaiaz, ez baitakizu noiz iritsiko zaren zure geltokira.... Mila esker momenturen batean nire bizitzaren autobusera igotzeagatik... Espero dut inoiz etzarela jeitsiko eta jeisten bazara, inoiz ez nauzula ahaztuko".

Nik etzattot iñoiz aztuko jefa! Muxu ikaragarri bat itsasoan bestaldetik ta disfrutatu topea! 21 urte nere ondoan, bizi oso bat! eta mille bizipen! ta asko, ikaragarri, bizitzeko. Eskerrik asko denagatik.

Jon











asteartea, apirila 16

MusicaTEC! X

 

Dena re ez...


Denbora asko neuken hemendiken idatzi gabe. Sentitzen dot, baino badittot beste kontu ugari non denbora asko eskatzeitean, eta eskatzen ez baditea nik eskaintzen dioaten. Pal caso patatas. Hitz hoik idaztei ekin diot nere familikin skype bat in ondoren, ya euskeraz hitzeitte hori ahaztu xamar gelditzen aizaiu ta. Eta hara non nere aman komentarioa:
“ya azento mexikanoa jartzen aizaizu e Jon”. Toma. Jajaja



Azentoan harire, azken aldi hontan broma ugari dittot nere lagunen arten… jejeje ohitture dotena baino denbora geio ai bainaiz pasatzen nere unibertsitateko launekin (telesail bat grabatzeai ekin behar baitiu asteburu hontan, ta bakizue prestaketa guzik gauzatzen. Denak nerbioso nerbioso gaude… jeje) eta “tio”, “ostia” ta antzekoak noizenbehin ateatzen die… jaja Atento eon blog honei hurrengo eunetan porke gauzatzen ai naizen proiektu ugarin emaitze hemendik publikatuko baitot. Ikusikoduzue ze gauze polittek!

Ta hori, hementxe nabil. Egie esan hau atzen uzteko gero eta denbora gutxio geratzen zait, eta baita hortako gero ta gogo gutxio re. Ze ingodiu ba. Momentue bizi beharkot, nahiz eta bukaeran ibai eder bat izango den Monterreyn nere begik itturburu dittolarik. 

Hainbeste gauze nahi dizkizuet kontatu, baino dena ezin da esan. Dena ez. Hementxe lapurtu ditea nere bihotzan zatitxo bat denan arten. Eta ezin deuse in! Jajaja

Muxu haundi bat denai post arraro hontatik! 

Eta neri in kaso, edo After saioan Edurnek hainbatetan aipatutakoari: “Dejarse llevar”. Hortxe dao koxka!

asteazkena, apirila 10

MusicaTEC! IX


MusicaTEC!  izeneko saioa 
abian jarri du FRECUENCIATEC irrati katen 
eta bederatzigarren saioa hemen duzue entzungai:
Aquí podéis oír el noveno programa de MusicaTEC!:

asteartea, apirila 2

MusicaTEC! VIII


MusicaTEC!  izeneko saioa 
abian jarri du FRECUENCIATEC irrati katen 
eta bostgarren saioa hemen duzue entzungai:
Aquí podéis oír el octavo programa de MusicaTEC!:
 
 
 

astelehena, apirila 1

Bidaia bat...

 
DF-tik bueltan naiz jada. Astelehenen joan eta astelehenen itzuli. Aste bat, non Mexikok bizitza osoan oroittue izango doten esperientzi bat eman diten; non Monterreyko lagunek, espezialago bihurtu dien; non bizie pozik bizitzeko gauza gutxirekin nahiko dela ikasi doten; non eskuzabaltasunak, nahiz eta ia ezer ez eduki, benetako boterea duen bihotzera heltzeko; non gureaz gain askoz ere gehiago dagoen bizi eta bereziki ikasteko; non maitasunak ia guztia balio duen; non ezustean amets batean murgiltzen zaren; non pertsona askorengatik, baina bereziki batengatik hainbat kontu planteatzen dittuzun; non etzenuena nahi, jada bai baitittot berriro nire bizitzara itzultzean atzean uzteagatik negar erangingo didaten persona ugari, egia bihurtzen den; non haurren pelikula bat, konpainiagatik soilik izugarria den; non gauza asko ikasi dittoten, baino bereziki persona ona izaten, lagunek zaintzen, nire pertsonalitatea garatzen, eta naizen bezala gustora sentitzen.

Bakoitze den bezalakoa baita, eta ezberdintasun horrek bihurtzen du nire pertsonalitatea boteretsu, eta egiten nau ni zoriontsu. 

Printzipioz bi hillabete. Printzipioz. Gauze asko dittot pentsatu eta baloratzeko.