astelehena, apirila 29

FLY


Jarri hauxe:  ONE DAY I'LL FLY AWAY

Igande gaba du… jada ordubik aspalditxo paseak die, baino ez dot ametsetan murgiltzeko gogoik oandiken. Kantu batek jarri dit idazteko gogoa. Badakit aspalditxoan gauze sentimental ugari idazten dotela, baino hori ez dien gainontzeko gaiek ez due presentzia haundigik niregan momentu hontan. 

Nahiko nostalgiko nabil azken eun hoitan. Hauxe idazten ai naizen une berberak izan oi die nire pentsamendutan murgiltzen naizen unek, eta malko pare bat, edo gehixeo lapurtzen dizkitea normalen. Nik asko pentsatu oi dot nere oroitzapenetan, momenturarte pasatako guzin, 20 urte hauetan pasa zaiten guzin, eta noski, bizitzan izan dittoten pertsonez. Baina benetan mingarri edo tristea izan oi zait, eta neri bereziki, maite dittotenekin oso estuki lotzen bainaiz, falta diren pertsonetaz oroitzea. 

Denok dakiu zer den pertsona bat galtzea. Eta galdutako une beretik zure bizitza osoan zehar faltan botatzea. Hala ere, badakit nire gaur arteko ibilbidean, ez dudala oso urruti izan. Hala ere etzait nahikoa. Beti izango dot bizitzako bizipen ugari, bere alboan bizi beharreko bizipen ugari, asko, galdu in dittotenaren sentsazioa. Bizitzak ate bat bortizki itxi balit bezala. Bortizki eta bapatean. Emateko zun guzie eman ez balizu bezala. Baino bizie hola omen da, ez? Pena bat. 

Badie unek, non zerbait, pertsonalki berezi edo zuretzako garrantzitsue denen pertsona askokin konpartittu nahi dozon. Zure bizitzen parte bihurtu azken finen. Baina bada zerbatte, hori itten uzten ez dizona. Motiboak ugarik izan dattezke. Bakoitzek izanen ditto berek. Baino agian bada muga ugari suntsitzeko garaie.  Eztakit ba. 

Baiño argi izan zure bizitzen parte den orok, zure bihotzen pusketxo bat lapurtu izan dizola, eta zuk berari noski, eta une horretantxe bertan, nahi ala ez, zure sentimeduen jabe dela berari dagokion pusken. Jabe. Huskerie ematen do. Baino ze pisu don, ze garrantzie.  

Zure esku edo unen esku dao puske horren tamaiñe, edo eztakit, igual gure eskutatik ihes itten do horrek ere. Baino argi izan ezer ez dela betiko, baino zuk betiko al dozola bihurtu. Hori bai daola zure esku.

Egunen baten hegoak astindu eta hegan egingo dozo, edo hegan ingo due, dena atzen utziz materialki, fisikoki, baina benetan presente eukiz beraien pusken. Puske horren parte izateari ez diozo utziko iñoiz, iñoiz, eta ziur euki berak ere bere puske hori mantenduko dola, gertu edo urruti;  hil ala bizi.