asteazkena, apirila 25


Kaixo guztioi,
Gaurkoan pertsona bati eskerrak eman nahi dizkiot. 
Atzo, Ainhoa Goikoetxeak elkarrizketa bat eskeini zigun eta guztiz txundituta atera nintzen bertatik. Lehen emakume hau ikaragarri gustatzen bazitzaidan, gaurkoan ez daukat bera definitzeko hitzik. Nortasun handikoa da bera, eta hasieratik argi geratu zen elkarrizketan. Egunak naramatzan berarekin kontaktuan, baina geratzeko unea ezartzea egun batetik besterakoa izan zen. Eitb-ren Miramongo estudioetan geratu ginen. Egun osoan zehar momentuaren zain egon nintzen. Iritsi zenean, honela eman nion hasiera solasaldiari: 

"Gaurkoan Eitb-ko Miramongo estudioetara gerturatu gara Ainhoa Goikoetxearekin hitz egitera. Ondarrutarra da jaiotzez, baina Bilbo eta Donostia artean bizi da. 
Kazetaritza ikasi zuen eta euskadi irratian hasi zen lanean telefonista moduan.
Bekadun moduan hartu zuten telebistan, kirol sailean, eta aurkezle famatu bilakatu zen Jose Mari Iriondoren eskutik.
Aukezteari utzi eta ostalaritzan sartu zen, gizon baten maitasunak bultzatuta.
Nortasun handiko emakumearen irudia proiektatzen du. 
Ea gertutik nolakoa den..."

Eskerrak Ainhoa Goikoetxeari noski, denboraren zati bat guri eskeintzeagatik, eta eskerrak nire lagun Nerea Reparazi ere.

Emaitza ezinhobea da.
Laister ikusgai.

astelehena, apirila 16

Karlos Arguiñano

Hainbat arlotako enpresen jabe bada ere, bere pasioak ugariak dira eta hauetako bat asetzeko empresa berri bat sortu berri du. Karlos Arguiñano Racing izena eramango du Karlos Argiñanoren moto taldeak eta jada lortua du Abiaduraren Mundialean parte hartzeko postua.

Telebistako izar

Argiñano 1990ean hasi zen euskaldunen etxeetan sartzen. Beste zenbait sukaldarirekin batera, Hasier Etxeberriak zuzendutako Hamalau euskal sukaldari saioan aritu zen Euskal Telebistaren lehen katean. Gero, ETB 2 telebista katean saio bat eman zioten hilabeterako, probaldi gisa. 2000. urtean, lehendabiziko aldiz, bere bakarkako sukaldaritza saioari hasiera eman zion ETB1-en, Otorduan, Karlos Argiñano. Geroztik arrakasta handia izan dute Karlosen saioek, lehendabizi Euskal Herrian, gero Espainian, eta geroago munduko beste zenbait tokitan ere, hala nola Argentinan. Telebista saio horiek Orion grabatu ohi ditu.



 
Enpresa arloan, Alaia hotel-jatetxearen eta ostalaritza eskolaren sortzaile eta jabe izateaz gainera, Bainet Media ikus-entzunezko enpresa sortu zuen, bere telebista emankizunak eta liburuak argitaratzeko. Enpresa horrek berak argitaratzen ditu Juan Mari Arzaken eta Eva Argiñanoren (Karlos Argiñanoren arreba) liburuak ere. Hasierako enpresa horren inguruan, gainera, enpresa talde bat eratuz joan da Karlos, eta Bainet taldeak ikus-entzunezkoen hainbat eremu lantzen ditu: zinema, liburuak, webguneak, telebista emankizunak, hala nola: Cocina con Bruno, Bricomanía, Decogarden, Frontón, Karlos Arguiñano en tu cocina eta Hoy cocinas tú.
 
 Kirol-zale

Orobat, 1992an Asegarce pilota enpresa sortzen parte hartu zuen Karlos Argiñanok, eta enpresa horren jabeetako bat izaten jarraitzen du. Gaur egun kirolari loturiko bi enpresen jabe da lehen aipaturiko Asegarce pilota taldea, eta Karlos Argiñano Racing moto talde berria.

Hasiera

Karlos Argiñano Beasainen jaio zen 1948ko irailaren 6ean. Gaur egungo sukaldari ezagunenetako da, baina bere aktore eta enpresaburu lanak ere oihartzun handikoak dira. Haren sukaldaritzako telebista saioek arrakasta handia izan dute 1990az geroztik. Pilotazale sutsua da.  Asegarce enpresaren sortzaile eta jabeetako bat izateaz gainera, pilota partiduetan ohikoa izan ohi da.

Hamazazpi urterekin Zarauzko Euromar hotelaren ostalaritza eskolan matrikulatu zen. 1970ean, Zarauzko golf klubeko jatetxeko sukaldeko buru gisa kontratatu zuten; Bertatik, jatetxe hartako sukaldean lagun izan zuen Luisi Ameztoyrekin ezkondu zen eta 1978. urtean bere jatetxea ireki zuen Zarautzen, Aialatarren etxea izeneko jauregian. Hortik hartuko zuen, hain zuzen ere, 1996an Zarautzen bertan sortu zuen Aiala ostalaritza eskolaren izena.