Telebistako izar
ArgiƱano 1990ean hasi zen euskaldunen etxeetan sartzen. Beste zenbait sukaldarirekin batera, Hasier Etxeberriak zuzendutako Hamalau euskal sukaldari saioan aritu zen Euskal Telebistaren lehen katean. Gero, ETB 2 telebista katean saio bat eman zioten hilabeterako, probaldi gisa. 2000. urtean, lehendabiziko aldiz, bere bakarkako sukaldaritza saioari hasiera eman zion ETB1-en, Otorduan, Karlos ArgiƱano. Geroztik arrakasta handia izan dute Karlosen saioek, lehendabizi Euskal Herrian, gero Espainian, eta geroago munduko beste zenbait tokitan ere, hala nola Argentinan. Telebista saio horiek Orion grabatu ohi ditu.
Enpresa arloan, Alaia hotel-jatetxearen eta ostalaritza eskolaren sortzaile eta jabe izateaz gainera, Bainet Media ikus-entzunezko enpresa sortu zuen, bere telebista emankizunak eta liburuak argitaratzeko. Enpresa horrek berak argitaratzen ditu Juan Mari Arzaken eta Eva ArgiƱanoren (Karlos ArgiƱanoren arreba) liburuak ere. Hasierako enpresa horren inguruan, gainera, enpresa talde bat eratuz joan da Karlos, eta Bainet taldeak ikus-entzunezkoen hainbat eremu lantzen ditu: zinema, liburuak, webguneak, telebista emankizunak, hala nola: Cocina con Bruno, BricomanĆa, Decogarden, Frontón, Karlos ArguiƱano en tu cocina eta Hoy cocinas tĆŗ.
Kirol-zale
Orobat, 1992an Asegarce pilota enpresa sortzen parte hartu zuen Karlos ArgiƱanok, eta enpresa horren jabeetako bat izaten jarraitzen du. Gaur egun kirolari loturiko bi enpresen jabe da lehen aipaturiko Asegarce pilota taldea, eta Karlos ArgiƱano Racing moto talde berria.
Hasiera
Karlos ArgiƱano Beasainen jaio zen 1948ko irailaren 6ean. Gaur egungo sukaldari ezagunenetako da, baina bere aktore eta enpresaburu lanak ere oihartzun handikoak dira. Haren sukaldaritzako telebista saioek arrakasta handia izan dute 1990az geroztik. Pilotazale sutsua da. Asegarce enpresaren sortzaile eta jabeetako bat izateaz gainera, pilota partiduetan ohikoa izan ohi da.
Hamazazpi urterekin Zarauzko Euromar hotelaren ostalaritza eskolan matrikulatu zen. 1970ean, Zarauzko golf klubeko jatetxeko sukaldeko buru gisa kontratatu zuten; Bertatik, jatetxe hartako sukaldean lagun izan zuen Luisi Ameztoyrekin ezkondu zen eta 1978. urtean bere jatetxea ireki zuen Zarautzen, Aialatarren etxea izeneko jauregian. Hortik hartuko zuen, hain zuzen ere, 1996an Zarautzen bertan sortu zuen Aiala ostalaritza eskolaren izena.