astelehena, apirila 16

The Radio is dead


 

The radio is dead izeneko jaialdiaren ekitaldietako bat hasi berri da. Bertako entzule bihurtu naiz, hobeto esanda, irratia ondo menderatzen duten profesionalen ikasle bihurtu naiz momentuan bertan.

Irratiaren esentzia ez dago kontatzerik. Irratia bizi egin behar da. Gure lana, kazetarion lana, bizi eta kontatzea da, bizi dutenen sentipenak islatzea eta atzean daudenen berri ematea. Irratia hilda dagoela uste izan dute askok, eta hori iradokitzen digu jaialdiaren izenburuak: “The radio is dead”. Baina behin bertara joanda, izenburuaz ahaztu naiz.

Egunak bere lehen orduak emanak ditu, baina irratia goizetik martxan jarria da. Radio Euskadik emanaldi berezia eskainiko du Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Kanpusetik zuzen-zuzenean. Goizeko 11:30etan da itzordua, irratsaioa hastera doa. Komunikazio alorreko fakultatearen auditorioan da emanaldia. Sartu naizenerako ez zegoen lekurik eta atzeko alderdian kokatu naiz, zutik noski, ez baita persona bakar bat gehiago ere sartzen. Sartu bezain pronto ohartu naiz  txalo zaparradak eta algarak direla pertsonaia nagusiak. Egia esateko, saioaren eta bere lokutore diren Angel Alkainen eta……. hitzak baino gehiago dira  txalo zaparradak. Hauek barre algarekin baturik doaz. Anjel Alkain imitazio ugari eginez doa eta bata bestearen  atzetik jendearen barreak.

Irratsaioaren gai nagusia politika da. Momentu honetan, Ezker Abertzalearen goi kargu bat balitz bezala ari da hizketan Angel Alkain. Sortutako partidu ugari egiten dio erreferentzia erabat Angelek.

Une honetan, irratiaren parte naiz ni ere, Angel Alkainen eta……. transmititzen zuten esentzia azal-ezin hori plazaratzea da nire helburu, eta egia esan eztakit lortzen ari naizen, nik ere hemen dauden ikasle ugariren sentsazio bera baitut, zerbait ikaragarria entzuten ari naizenaren sentsazioa.

Une honetan, Espainia eta Euskal Herriaren artean ezinezkoak izango liratekeen harremanei ekin die, Espainiako erregearen inguruko parodia batzuk eginez. Txalo zaparrada agerikoa da eta iragarkiei eman zaie tartea.

Iragarkien ondoren Felipe mendizalearen pertsonaiari heldu dio Alkainek.

Ez da erreza ahots soil batek zur eta lur, emisioak irauten denbora luze, motz, berdin da, hori betazal bakar bat mugitu gabe adi egotea. Beraiek lortzen ari dira, ez dago beraiei begira ez dagoen inor, bat bera ere ez.  Irratsaioa bere lehen pausuak ematen ari da eta denbora igaro ahala irratsaioak sortzen duen giro on hori handituz doa.

Momentu honetan sintonía da entzungai eta Bergarako Batzokiaren arduraduna den Andres Leizaolaren parodiari eman dio pasoa.

Esan genezake ez zela irratsaio informatibo bat, ez baita albisteetan oinarritzen; entretenitzea du helburu bakar gisa, eta bai lortu ere.  Irratsaioa amaitzera doa. Estudioan dago Dani Alvarez, Boulevard saioaren aurkezlea, eta berak du hitza.

Txaloak dira entzungai. Gori gorian dauden gaiak jorratu dituzte, baina alderantziz. Ironiaz, baina errespetua mantenduz. Pertsonaia esanguratsuen imitazioak egin ditu Alkainek, eta Gabilondok elkarrizketatu edo kontaketan laguntzen zion. Hau izan da irratsaion jarraitu duten eskema. Gai guziei buelta ematen die, hauek umorera gerturatuz.

Egia esan, motza egin zait irratsaioa. Bere denbora iraun du, baina airean dagoen giro on horrek denbora azkar igarotzea eragin du.