astelehena, apirila 16

Sare sozialen eragina komunikazioan

Jon Mutuberria Alkorta

Azken urteetan internetek lortu duen garrantzia handitzen joan da. Komunikazio zereginetarako duen eraginkortasuna agerikoa da. Hau baieztatzeko hurrengo lerroetan datu eta grafiko batzuk daude ikusgai. Lehen grafikoa kontuan hartzen badugu, arreta deitzen dute Txinak eta Indiak lortu dituzten datuak. Bestalde, AEBtan gertatzen ari dena ere adierazgarria da: populazioaren %75a da erabiltzaile une honetan. Interneten Duen nagusitasunari buruz, e-maila izan zen lehenengo sare soziala eta gaur egun bigarren maila batean dago baina beste hainbat sare sozialek bete dute bere postua, hala nola Facebook, twitter, LinkedIn…

 "
"New scientist"

Egunero pertsona gehiago daude sarean. Hainbat aukera eskaintzen dizkigu internetek: informazioa bilatu, kontaktu pertsonala eta lana erraztu, komunikazioa azkartu, etab. Horretaz gain funtzio ludikoago bat badu: blog edo sare sozialak, ziurrenik aukera erabiliena: tuenti, facebook, twitter, msn, linkedin eta antzeko txat guztiak…

Gizonaren bizipenetan pentsamenduak eta emozioak daude. Pentsamenduak transmiti daitezke lengoaiari esker (ahozko komunikazioa). Emozioak ahozko komunikazioaren bitartez ere adierazi daitezke, baina ez ahozko komunikazioaren bidez zuzenean transmititzen dira. Sare sozialek ez dute aukera hori ematen, baina ez dugu ahaztu behar lengoaia ez dela ahozko komunikazioa soilik, idatzizko komunikazioa ere bada eta horretan hartzen dute parte sare sozialek. Argi dago sare sozialek komunikatzeko era berri bati eman diotela paso.

Interneteko sare sozial batzuk, Facebook esaterako,  batez ere lotura arinak kudeatzeko balio dute; beste batzuk komunikazio arindu eta sare berriak eraikitzeko, Twitter adibidez.
Internetek informazio kantitate handia ekarri du. Hala ere, informazio horren zabaltzea eta informazio horrek izan dezakeen eraginak dute garrantzia.  Informazioak gizartean izan dezakeen eragina, kalitatea eta informazio horren sakontasuna kontuan hartu beharrekoak dira.
Teknologia berriek hiperkonexio bidez lanak egiteko gaitasuna eman digute, abiadura handiagoan eta lan ugari batera egiteko ahalmenarekin. Baina horrekin batera sakon hausnartzeko zailtasuna areagotu da. Informazioen artean etengabe saltoka aritzen gara batetik bestera, testu luzeak irakurtzea ere gero eta zailagoa zaigu…

Jasotzen dugun informazioaren eta guk gauzatzen dugun hausnarketaren arteko oreka bilatzen saiatu behar dugu. Honekin bat datorren interneteko euskarri bakarrenetarikoa da bloga. Honek hausnarketari tartea uzten diote, informazio azkarra, baina aldi berean oparoa banatzeko aukera ematen duena. Orain arte blogosfera bezalako agenda propioak sortzeko balio izan duena.
Sare sozialek komunikazioa aldatu baino gehiago, areagotu egin dezake komunikazioaren esparrua hedatuz. Igorleen figura sozializatuz. Hedabideak bere horretan jarraituko dute, baina sare sozialek parte hartzea bultzatzen dute, eta horrek hedabideen lana hobetu dezake.



Gaur egun sare sozialen erabilerak gora egin du, eta blogarenak aldiz behera. Blogek modarekin egin zuten gora, baina horixe bera, moda izan da blogaren erabilera jeitxiarazi duena.
Hainbaten ustetan, igorle eta hartzaile eredu bakarrak porrot egin du. Gaur egun informatzeko gaitasuna lehen adinakoa edo handiago da, betiko mezua eta gaur egun dauden teknologia berriak bateratuz.