astelehena, apirila 9

Eitb-ko dokumentazio atala

Zer aurkitu daiteke Eitb-ko dokumentazio atalean?

Euskal irrati telebista dela kontuan harturik, eta telebista dela oinarri nagusi, batez ere irudiak aurki daitezke. Banatzeko era ezberdinak daude, baina digitalizatutako irudiak aurkitzeko errazagoak direnez, garai batean analogikoa zena digitalizatzeko prozesuan dago, eta gaur egungoa zuzenean era digitalean gordetzen da.
Euskal telebistak ateak ireki zituenetik, 1983ko urtarriletik, egundainoko ikus-entzunezko formatuan dauden bitarteko guztiak aurkitu daitezke, batzuk zintetan eta beste batzuk era digitalean.


Zein zerbitzu eskaintzen ditu Eitb-ko dokumentazio atalak?

Langile talde zehatz bat dago bai informatiboak eta baita kiroletako arloa ere asetzeko. Honetaz gain erredakzio laguntzaileak ere arduratzen dira dokumentatzeaz.
Eskaera orri baten antzeko bat dago, intranet bitartez ezarria. Banatzeko eta eskatzeko era ezberdinak daude, baina zerbitzua berbera da, irudiarekin lotutakoa telebistaren kasuan.
Zailtasuna, lehen azaldu dudan moduan, era analogikoan bilduta dagoenean dator. Momentuan beharreko irudia bilatzea kosta egiten baita. Baina digitalizatuta daudenean, hitz gakoak sartu eta bilaketa gauzatzen da.