asteazkena, urtarrila 30

MusicaTEC!


MusicaTEC!  izeneko saioa
abian jarri du FRECUENCIATEC irrati katen 
eta lehen saioa hemen duzue entzungai:

Aquí podéis oír el primer programa de MusicaTEC!:


ostirala, urtarrila 25

Ihotek!


Disfrazatzea gustuko dugun pertsonentzako iritsi da urteroko data. Urtarrileko azken asteburuan eta jarraiki dihoazkion bi egunetan kolore eta umore onez janzten da Leitza. Kaletik ikusi ohi ditugu disfraz ugari, zein baino zein itsusiagoak, gure izaten baita onena noski, ez izan duda zipitzik. 

Baina aurtengoan  enaiz bertan izanen. Lehen aldiz urte askoan ihoteak galduko ditut. Aurtengoan urruti  xamar naiz, eta ezingo ditut behar bezala disfrutatu, nahiz eta hemendik zeozer badaukagun antolatuta… 


Bertan daudenak topera disfrutatuko dutenaren  eta gure omenez “ur baso” bat hartuko dutenaren esperantzarekin geratu beharko dugu. 

Beraz bertan zauteanak disfrutatu doble!

asteazkena, urtarrila 23

Ederrak izan ziren urte haiek


Langabezia da gaur egun Euskal Herriaren lakra nagusia. Ehunka pertsonek galtzen dute lana egunero  eta guztiok dugu inork ezer egiten ez duenaren irudipena. 

Kasu konkretuak ugariak dira, eta seguru nago testu honen irakurle bakoitzak antzerako istorioren bat jasan izan duela bere gertutasunean, baina nola lagundu antzerako egoeran dagoen bati?  Zaila da.

Mundua asko okertu da azken denbora honetan, eta guztiok izan dugu “prima de riesgo”, “rescate”, “bolsa”,”680 puntos” eta antzerako terminoen berri, baina ordurarte inork ez genekien horren inguruko ezer. 

2008rarte itsuturik bizi izan gara, edo hala bizi izan nahi genuen, edo hala biziarazi gintuzten, eta orain ari gara itsutasun arren ondorioz egin genituen/zituzten astakeri,ustelkeri,engaiñu,zikoitzkeri, faltsukeri… eta ez zaizkit gehiago okurritzen, baina seguru egon gehiago badaudela, askoz ere gehiago, guztiak ordaintzen.

Miseria batean familia asko, aintzinan bizitza ederra zeramatenak, eta hauen kontu beste ugari paradisuan. Egunen batean egoerak buelta emango duenaren esperantzarekin eta hau eragin duen oro, inork sufriarazi ezean, bere kontzientziak berak barrutik ustelaraziko duenaren nahiarekin, orain sufritzen ari diren milaka familienganako errespetuagatik behintzat, eskerrik asko. 

Eskerrik asko bai, Euskal Herria familia ugarirentzat hirugarren mundu bilakatzeagatik. 

Jendeak, arazoak dituenean, buruari eragiten dio eta azkenean irtenbideak sortzen dira. Kasu honetan berdin gertatuko da (…) Gaur egun jende gaztearen artean gero eta kontzienteago dira euren gurasoak baina okerrago biziko direla, eta gure zeregina da konbentzitzea horrelaxe izango dela. Bestela, engainatu egingo genituzke.  Horren ondorioz, nik uste, antolatzen hasiko dirala, eta ahal bada, autogestioaren eta kooperazioaren formularekin”. [Angelu itsua]


asteartea, urtarrila 22

Bada mezurik...

Gaurkoan kosta intzait goizetan ohikoa den lehen pauso hori ematea. 5 minutu gehio esaten nion nere bururi, gero 30 izan badie re. Eta goizetan ezer in aurretik, denbora bada behintzat, nere korreoai, sare sozialei, audientziri, eta notizi orokorrai bistazo bat botatzen dioat. Eta gaurkoan banun ohikoa etzen mezu bat. Eta onartu beharren naiz egune poztu ditela. Goiz goizetik irrifarre haundi batekin irten naiz etxetik.
Beste hitz batzun arten, eta agian intimitate hori pixkoat azaleratuz, hurrengo hitz hauexekin geatu naiz: 

"...besteik gabe, zure blog-an fanatika bat naizelako; internetak ematten don anonimato hontatik, gordeka hementxe ibiltzen naizelako zure idatzi eta mezuk irakurtzen. Ikaragarri gustatzen zait zure idazteko eta adierazteko modue; hitz gutxi erabilliz, ttak, dena esana gelditzen da. Eta zoriontzeko aprobetxatu nahi nuke, noski..."

Badakizue zer den hoi netzako? holako gauzek askotan emozioz near-arazi ta dena itten due. Kazetari izan nahiko nuke etorkizun baten, eta mundu zabal hontako pertsona batekin honela konektatzek bizipoza ematen do. Egiten hai naizena, hain gaizki itten eztoten seinale da eta hortan jarraitzeko aukerak milla aldiz haunditzen ditto. Plazer haundi bat da netzako hitz gutxi batzuk hainbeste eskertzen dittuen pertsonentzako idaztea.

Nahiz eta pertsonalki eskertu dioten, baino badakitenez lenago edo beandugo blog hau irakurriko dola, ESKERRAK BIHOTZ BIHOTZEZ!

astelehena, urtarrila 21

EUSKADI IRRATIA




Hemendik aurrera zer?


ITURRIA: Berria egunkaria / Josu Amezagak idatzitako testua

 


Bere ibilbideko hogeita hamar urtean bi helburu nagusi izan ditu EITBk: euskararen suspertzea, eta euskal gizartearen integrazio politikoa. Bi helburu nagusi hauek kontuan izanik, euskarazko medioak erabili dira, ia modu esklusiboan, hizkuntzari lotutakoa erdiesteko; eta gaztelerazkoak nagusiki, integrazio politikoaren ingurukoak lortzeko. Dualtasun honetan, ukaezina iruditzen zait EITBren ibilbidean oro har handiagoa izan dela integrazio politikoaren inguruko interesa, euskararen ingurukoa baino. Beste hitz batzuetan esanda: EITB gehiago erabili da tresna politiko gisa, hizkuntza normalizaziorako tresna gisa baino. Honek bereizi egiten du EITB Europako gainontzeko hizkuntza gutxituetako telebista-irratietatik (Katalunia eta Galizia alde batera utzita, bi herrialde horietako egoera soziolinguistikoak helburu biak elkartzea errazago bihurtu baitu).

Integrazio politikoa diogunean, oso modu ezberdinetan uler daitekeen zerbaitez ari gara: Autonomi Estatutuaren eskutik eratutako subjektu politiko autonomikoaren eraikuntzatzat har liteke, edota Euskal Herri osoaren nazio eraikuntzatzat; sortutako instituzio berrien legitimazioa ere izan liteke, aldian aldiko gobernuan egon den alderdiaren legitimazioa izan litekeen bezala. Mutur hauen arteko mugak ez dira beti argiak izan, eta eztabaida ugariren iturri izan dira sarri. Edozelan ulertuta ere, nekez ukatuko da lan ildo hau izan dela nagusi EITBren historian. Adibide gisa, duela ia lau urte izandako zuzendaritzaren aldaketarekin gertatua: eztabaida ez zen hizkuntza ereduaren inguruan gertatu, ildo politikoaren inguruan baizik. Baikorrenek zera esango dute: hizkuntzaren arloan nahikoa adostasun badagoela, eta horregatik ez zen eredua kolokan jarri. Alabaina hori hala balitz, eta EITBk hizkuntza normalizaziorako tresnatzat hartu balitz, nekez uler liteke EITBren Zuzendari Orokorra euskalduna ez izatea.

Orain aldaketa dator berriro, eta jadanik jokoan daude Zuzendari Orokor berriaren eta hau babes dezaketen hitzarmenen inguruko apustuak. Eta apustuekin batera, beldurrak: jauziko ote gara berriro, helburu politikoari —norberak ulertzen duen moduan ulertzen duela- lehentasuna emango dion EITB eredu batean? Zuzendaritzaren aldaketa eguraldi maparen, albistegietako eskaletaren ordenaren, edo ematen diren informazioetako koloreen aldaketara mugatuko ote da? Sinpleago formulatuta: hemendik aurrera, zer?

Aitortu beharra daukat neuk ere baditudala beldur horiek, eta EITBk “betiko EITB— izaten jarraitzeko aukera errealtzat jotzen dudala (audientzia handixeagoa lortzeko aldaketa batzuk egiten badira ere). Eta, zinez diot, suizidioa irudituko litzaidake hala izatea, jadanik nahikoa ukituta dagoen erakunde batentzat. Besteak beste, EITBren inguruan gertatu eta gertatzen ari diren aldaketek ezinezko bihurtu baitute berdin jarraitzea. 80ko hamarkadan, telebista publikoaren loraldian, kanal birekin egin behar zuen lehia ikusleak erakartzeko; 90ko hamarkadan, pribatuen etorreraren ostean, sei lehiakide zituen; 2000ko hamarkadan, digitalizazioaren ondorioz, hogeira iritsi zen lehiakide hurbilen kopurua; eta gaur egun, digitalizazioaren, seinalearen garraio sistemen biderketaren, zein eskaintzaren handitzearen eskutik, dozenaka kanal jaso daitezke Euskal Herriko etxe gehientsuetan; joera hazkorra izanik. Horrez gain, Internet hor dago, eta PVR sistemak, eta tabletak, eta sakelekoak… Pentsa ote liteke EITBk bere txokoa bila dezakeela ikuslerian, ildo politiko zehatz bat erakundearen ibilbidearen ardatz hartuta? Lehengo baldintzetan ez zen ikusleen % 25etik gora igotzen, gaur egun horren erdian dago. Errentagarria ote da politikoki? Gauzak zailtzeko, hor daude, maila koiunturalean, aurrekontu publikoen murrizketak, edota publizitateengatiko sarreren gainbehera; seguruenik epe laburrera EITBren aukerak nabarmen urrituko dituztenak. Eta maila estrukturalean, komunikazio moduen eta negozio ereduen aldaketa handi bezain asmagaitzak.

Nire iritziz, EITBk etorkizunik badu, herri proiektu gisa soilik du. Baina herri proiektuaz ari naizenean, euskal gizarteak egunero bere burua bertan islatuta ikusiko duen proiektuaz ari naiz. Gehiengo parlamentario batek Zuzendari Orokorraren izendapena berma dezake, baina ez ikusleen atxikimendua; gerta liteke aldeko botoa emango duten parlamentari askok ere EITB ez ikusi-entzutea. Atxikimendu hori lortzeko beste zerbait behar da. Besteak beste, munduko gainontzeko telebistek —jadanik guztiak baititugu ate joka- eskaini ezin dutena eskaintzea: bertokotasuna alegia, bereziki hizkuntza, kultura eta nortasunari lotutakoa (ikus Euskaltelen arrakastaren fenomenoa, adibidez). Edota bere publiko hurbilen eta erakarterrezena izan daitekeena —euskaldunak, euskaltzaleak…- EITBren (ez ETB1en) target nagusi gisa hartzea. Edota ikuspegi politiko guztiak maila berean jartzea, inor baztertuta senti ez dadin.

Honek guztionek gogoeta, eztabaida eta adostasun zabalak behar ditu, esan bezala Legebiltzarreko gehiengoa lortzekoa baino sendoagoak. Baliteke honez gero apustuak irabazita edo galduta egotea, jadanik hitzarmenen bat itxita baldin badago Zuzendaritzaren izendapenaren inguruan. Baina horrek ez luke eragotzi behar gogoeta estrategikoa. EITBren inguruko eztabaida Zuzendari Orokorraren izena edota soslaiaren inguruko eztabaidara mugatzea, motzegia da. Bestalde, aukera gehiago izango da laster, erabat zaharkituta geratu den EITBren legea bera aldatu egin beharko baita. Bitartean, gogoeta hau gauzatu aurretik zuzendaritzaren izendapena badator, orduan beronek ere heldu beharko dio gaiari, horretarako ahalmena badu bederen. Hemendik aurrera bada zeregina.

osteguna, urtarrila 17

3,2,1... airean!


Telebista batean lan egitea beti iruditu izan zait zirraragarria. Baina gaur egun nigan zirrara hori eraldaketa prozesu batean dagoela esan genezake. Kazetaritza ikasten hasi nintzenean argi nuen, "nik ez dut paperik nahi". Eta hori gaur egun ere tinko mantentzen da.

Unibertsitateko bidaia eder hori aurrera joan ahala ordea, aldaketak ere gauzatzen joan ziren. Irratia gertuagotik ezagutu nuen, eta eragin zidan zirrara oso gustuko izan nuen.  Horrexegatik praktikak aukeratzeko orduan jarri izan dut irratia beti podium-ean, eta nire etorkizuna ere bertan nahiko nuke ikusi.

Gaur egun hainbat aukeren artean erabakitzeko aukera izan dut Monterreyn… eta irratia izan da hainbat buruhausteren ondoren aukeratu dudana. Gaur bertan izan naiz estudioetan aukeraketa proba gauzatzen. 

Hurrengo egunetan audioren bat publikaturik ikusten baduzue, hartu nauten seinale.