osteguna, urtarrila 17

3,2,1... airean!


Telebista batean lan egitea beti iruditu izan zait zirraragarria. Baina gaur egun nigan zirrara hori eraldaketa prozesu batean dagoela esan genezake. Kazetaritza ikasten hasi nintzenean argi nuen, "nik ez dut paperik nahi". Eta hori gaur egun ere tinko mantentzen da.

Unibertsitateko bidaia eder hori aurrera joan ahala ordea, aldaketak ere gauzatzen joan ziren. Irratia gertuagotik ezagutu nuen, eta eragin zidan zirrara oso gustuko izan nuen.  Horrexegatik praktikak aukeratzeko orduan jarri izan dut irratia beti podium-ean, eta nire etorkizuna ere bertan nahiko nuke ikusi.

Gaur egun hainbat aukeren artean erabakitzeko aukera izan dut Monterreyn… eta irratia izan da hainbat buruhausteren ondoren aukeratu dudana. Gaur bertan izan naiz estudioetan aukeraketa proba gauzatzen. 

Hurrengo egunetan audioren bat publikaturik ikusten baduzue, hartu nauten seinale.