osteguna, urria 30

Futbola, krisiaren anestesia

Hiru hizki: G, O, L
Golaren zain. Euforia bere zentzurik onenean ezagutaraziko digun jokalaria, gure jainko bihurtu. Arnasa hartzeari utzi genion, amets gaiztoa atzean utziz une batez.

Gordiñean: 1127 etxegabetze 2014an Euskal Herrian; 7815 gazte joan dira Euskal Herritik kanpo lan billa; 25 urteko euskalerritarren %42,2 dago langabezian; edo haurren %6,2 dago pobrezian erortzeko arriskuan.


Antidotorik onena dirudi: distrakzioa. Segunduz, minutuz, orduez, atzekoa alde batera utzi eta momentua bizitzeari eskaintzen dizkiogun ordu, minutu edo segunduez ari naiz. Eguneroko bihurtu dira krisia, langabezia eta ERE bezalako hitzak, baina futbola iritsi eta dena amaitzen da. Mundua lehertu, arazoak urrundu, eta leherketa horretan ezerezean geratuko balira bezala. Isiltasuna kaleetan, negarren estalki. Telesbistaren parean ohiu. Iñoiz ez bezala. Baloia da preokupazio bakar.
Irabazi edo galdu... afizioa afizio...

Milloika euro irabazten dituzten jokalariak dira errege. Tristea, baina 1000 euroko soldata ez dutenek ere, funtsean onartu eta guzti egiten dute egun bakar batean izar hauetako batek, berak bizitza osoan irabaziko ez duena edukiko duela esku artean. Eta “lapurreta” astronomiko hau egon arren ere, gu beraien atzetik.

Honelako hitzak, esaldiak ohiko bihurtu dira azkenaldian: “¿Qué pasa? ¿Por que haya crisis no voy a poder disfrutar del fútbol?”, “El futbol es el deporte que nos hace olvidar todos nuestros problemas”... Buruan baloia soilik, baloia, baloia, b a  l   o       i          a               a                       a.

Partida bat ikusten dugunean, telebistan edo zelaian bertan, denak berdiñak gara: langabezian dagoen langilea eta enpresaria; hiritar ona eta ustelkeria kasuan murgildutako politikaria; bankuari prestamoaren interesak ordaintzen dizkion bezeroa eta tarjeta beltzak erabili dituen bankaria...
Hala ere, partidua amaitzean, guztia lehengora itzultzen da, uneko paradisutik erori, euforiak sortutako ongizana bertan utzi eta lurrera eroriz karga guztia gañera eroriko balitzaigu bezala.

Benetan diot, uler dezakedala futbola bera gustatzea, baina egoera sozial, ekonomiko, politiko... traketsen ke kortina eraginkorra izateak nire mesprezurik handiena merezi du. Orduan bai, orduan nahiko genuke anestesia hori uneoro izan.


PD: Ez naiz futbol zalea.