larunbata, urria 18

Esanen men


Esanen men. Nolakoa den izatea. Bide onean; en la buena dirección diote. Zioten. Hemen ere halaxe esaten dute.Tarjeta beltzak gora eta behera. Gastu extrak. “Hablemos claro, algunos se lo gastaron en putas” zioen baten batek...Eta bat edo besteren dimisioa ere eskatzen dute, eta ez oso urrun, ez pentsa. Denak hala behar. Grebak, lanuzteak, protestak... baina ze ibilbidera joz?

Ongi goazen/doazen honetan, agian iñoiz baño okerrago. Ezkutuan. Ezkutaturik. #claroquepodemos, sumate al cambio, la salida social... Esloganek inundatu gattuzte, boto bakoitzak iñoiz baño garrantzi gehiago duela dirudien honetan.

Ni banaiz, eta honen irakurle den eta ez den bakoitza ere bada greben, bide on horren, tarjeten eta zergatik ez, puten eragindun.

Eta ebola? Oroitzen zarete? Bai afrikan milaka hildako eragin dituen gaixotasun hori. Gurera iritsi den arte konponbideren bat bilatzeko hatzamarrik mugitu ez den gaixotasun hori bai. Jada hobera doaz gaixo aberatsak. Egon zaitezte lasai. Mundua globalizatua zela saldu ziguten. Honetarako ere. Goi hala behe, bada eragile eta baita hori jasan behar duenik ere. Ezberdin, hori bai.

Zuk duzuna ez dut nik. Norbaitek lapurtzen duena, besteren bati/askori falta zaio/zaie. Sua astinduz, askotan errez. Kizkalita irtengo direnen kearen jabe eginez. Horretan ere lapur, nola ez, askoren ametsen hiltzaile.