asteazkena, otsaila 4

Hasan, ala ez

Bazen behin, mundu zabalean lur oparo bat, askoren nahiak bertaratzen zituena. Lan billa, miseriatik ihesi zihoan jendea, gerora bertan amets hori, ametsgaizto bihurtu bazaie ere.
Eta gaur egun, horren ondorioak pairatu beharrean da gizartea, ametsgaiztoa bertakoei sufriaraziz.
Modernitateak, askatasunak, ideien bateraezintasunak agian, ekarri du min egin behar hori. Frantziako erasoari natzaio so bai. Baina ziur ezjakintasunak berak ekarriko lukeela honelakoak jasan behar eza.
Harremana hautsi eta besomotz. Ez ditugu kanpotarrak behar; ez ditugu behar orain. Krisiaren eraginez lan horiek guk behar ditugu.
Erabili eta utzi? krudela dirudi.
Baina orain beraiek gu nahieran erabili behar gaituzte? Gizarte oso ezberdina gara, eta guztiek nahi dute boterea beraien esku, guztiok nahi dugu.
Mugak itxi beharrean garela diotsuet. Hori; bizitza galdu nahi ez badugu behintzat.

#IroniazJarduteaGustokoDut

Batzuen itsukeriak, ez dezala guztiona itsu utzi, aske izatea gauza ederra baita.