osteguna, martxoa 21

BAI


Hitzok musikarekin askoz hobek die, WATERFALL

Ni aurrera begiratzen dudan pertsona naiz, baina atzean dudana inoiz ahaztu gabe. Oroitzapenak; izan zezakeena baina etzena izan. Enaiz azken hauetan bizi, baina onartu beharra dut nostalgia handiz sentitzen ditudala, bai gauza onak, eta baita txarrak ere. 

Batzuetan ezetz esaten dugu. Baina ezetz hori ziurra izatea ere beharrezkoa da. Ziur egon, gainontzean duda izpi batek guztia hankaz gora jar bailezake, eta gerora damutu. Hala ere erabaki bakoitza gehienetan atzera botatzea zaila izan ohi da. Harrokeriagatik agian… eztakit. 

Erabaki horretan gauza askok eragin dezakete, baina gomendio bat emateko atrebentzia hartuko dut: erabaki hori zuk hartu, zuk soilik. Ez izan iñoren kutsadurarik, ez begiratu iñorri. Ez izan besteen hitzen beldur, momentua bizi. Bizitza bizi, askotan nahiz eta erori, egin etzenuenaren damu sentsazio hori atzean utziko baituzu. Bizitza horretarako baitago ezta? Erori eta berriro altxa.

Eta hau zergatik?  Badut zergati garrantzitsu bat, niretzat behintzat. Bakoitzak izango du berea.

asteazkena, martxoa 20

MusicaTEC! VII


MusicaTEC!  izeneko saioa
abian jarri du FRECUENCIATEC irrati katen 
eta zazpigarren saioa hemen duzue entzungai:
Aquí podéis oír el septimo programa de MusicaTEC!:

asteazkena, martxoa 13

Papa Nº265


“Jorge Mario Bergoglio argentinarra, aita santu berria” zioen Berriak. Eta antzeko titular ugari gainontzeko egunkari guztietan. Barkatuko nauzue, baino hitzik gabe geratu naiz azken aste honetan. Aita Santuaren notiziak besterik ez daude alde guztietan, eta ezin dut ulertu.

Gaur goizeko klaseetan geundelarik irten da notizia, eta telebistako produkzio geletan geunden lan ugari gauzatzen. Une horretan nire lankide ugarik Papa berria aukeratu dutenaren notizia jakinarazi digute. Hori notizia! Ze inporta ote du zein dagoen aita santuaren tronuan. Ze inporta ote du Vatikanoak. 


Nik uler dezaket duela urte asko gure aiton amonek elizarengan sinestea. Gaur egun, nahiz eta errespetatzen dudan, ezin dut ulertu. Eta honekin enaiz ari kristautasunaren aurka, ezta gutxiago ere. Argi bereizi behar dira eliza eta erlijioa bera. Eliza erlijio horretaz aprobetxatu da, eta inongo enpresa handiena eraiki du kristautasunaren inguruan. 

Vatikanoak, faborez esaidazue, zer egin duen munduaren alde, herritarren alde? Nik dakidala ezerrez. Esaidazue, elizak, zer eskaini dion herriari. Seguruenik gauza pare bat on, eta gainontzeko guztiak txarrak. Eta honekin ez ditut herri ugaritako apaizak etc sartu nahi, bai baitakit nire herriko apaizak behintzat herritarren alde asko gauzatzen duela. Baina Vatikanoak zer? Ezer ez, horixe, ezer ez. 

Badakit, demagogian eroriko naizela, baina ez nuke esan gabe utzi nahi. Vatikanoak munduan dituen lur, etxe, eliza… Espainian dugu adibide ederra (1.087 eraikin eskuratu ditu 1998tik 2007ra), edo Vatikanoak dituen bitxiak eta bestelako baliodun gauzak… Horiek guztiekin munduan dauden injustizia pilla ederra konponduko lirateke. 

Eta guztiari abiagunetik eutsi behar zaio. Zuk goseteen aurka ezin duzu milloiak balio dituen bitxiak jantzita egin; ezin duzu kalitate goreneko jakiak jaten zabiltzalarik gauzatu; ezin duzu pobreziaren aurka jardun urrez josita dagoen jantzi bat jantzita duzularik.

Bakoitzak erabaki dezala, eta zorte on enpresaburu berriari.

asteartea, martxoa 12

MusicaTEC! VI

MusicaTEC!  izeneko saioa 
abian jarri du FRECUENCIATEC irrati katen 
eta seigarren saioa hemen duzue entzungai:
 Aquí podéis oír el sexto programa de MusicaTEC!:

MusicaTEC! V


MusicaTEC!  izeneko saioa 
abian jarri du FRECUENCIATEC irrati katen 
eta bosgarren saioa hemen duzue entzungai:
Aquí podéis oír el quinto programa de MusicaTEC!:

astelehena, martxoa 4

Ez da geltokirik


Ezer irakurri aurretik:  zu eta ni. Behin kanta jarrita hasi irakurtzen.

58 egun. Gaur da hori. 2 hillabete die gaur Monterreyn naizela. Gauza ezberdiñek, esperientzi ugari eta persona ederrak. Gauza asko eman dizkit Monterreyk, baina gauza asko utzi dittut atzean, denbora batez bada ere. 

Nire Monterreyko irratsaioa prestatzen ari nitzelarik, kantu bat iritsi da nire esku artera. Kantua, ederra da benetan, eta malko pare bat isurrarazi dit. Isiltasunean, bakoitzaren arimak gorputza gainditzen du, eta malko bihurtzen da. Gauza asko esan nahi eta hitzik ez. 

Hitzak? Nork nahi dittu, milaka kilometrora dagoen sentimendu batek askoz ere gehiago badio malko xume batekin.

Honelako uneetan, faltan direnak botatzen dira faltan, eta une batzuetan guztiak botatzen dira faltan. Ez da hain erreza urteetako ohiturak hegaldi batez aparkaturik uztea. 

Familia skype bidez ikusteak ez du besarkada bat helarazten; aitte ta ama bi aldiz gauze bera errepikatzen attu enulakoan; lengusun wassapak; Mutu taberna eta bertako jendea; edo gure Nora txikin kontuk;  nahiz eta saiatu, eskuartean izateko beharra gailentzen da.

Lagun minekin burutzen diren erokeriak (Edurne);  edo hurrengoan tabernan jarri beharreko musika listaren gaineko belarrijateak (Olatz eta ixiar); edo 10k 10gutxin portalen (Nerea); ogie, tipule ta 3 xerra erostea joateko muturre (Aintzane); besten doblea erabakitzen ateatzeko (Carmen); edo aisoarran txaketak eta goizaldeko kontuk; almejak plateran (Erika, Ohiana, Edu); nere bixkik eta ikuspegi kritikoa; nere ingleseko irakasle izandakoa baino askoz ere gehio, madalena bat en el fondo; igande atsaldetan Betrane-Abadeborda-Arrazola tourre; pixukideei sustoak (Labaka anderea)…  lagunak beti die lagun. Hain konplikatuk gauze askotako, baino hain unikoak denak. Horrek itten do eder nere kuadrille.

Askorentzat hain pisutsua den unibertsitatea, niretzat lagun ederren geltoki da. Hurrengo urtean jada egunero ikusteaz utziko diodala pentsatzeak kriston pena emateit. 3 urte eder, anekdota pillekin, eta oso lagun onekin. Nork pentsatu behartzun kazetari izan behar nula erabakitzeak, hain persona ederren bide berberean jarri behar ninduela. Eguneroko barreak, bromak, parrandak, txupoi batzuk re bai, la pikardia, haserreak, eta batek baino gehiok lanetan nei aguantatu behar izateak eraiki du hain mattea dudan hori.

Nork daki hurrengo geltokie zein izango den. Dakidana, kontatutako honek ez duela geltokirik, beti nirekin baitamakit.

Bizitza autobus bidai bat bezalakoa da. Batzuk bidaia zurekin batera hasten dute, besteak bidearen erdian igotzen dira.

Asko bidaiaren amaierara iritsi aurretik jeisten dira eta oso gutxi mantentzen dira zurekin bidaiaren bukaeraraino. Baina persona horietako bakoitzak bidaia zoragarri horretan zehar oroituko duzun zerbait utziko du zure bihotzean. Jeitsi leihoak eta gozatu bidaiaz, ez baitakizu noiz iritsiko zaren zure geltokira....

Mila esker momenturen batean nire bizitzaren autobusera igotzeagatik... Espero dut inoiz etzarela jeitsiko eta jeisten bazara, inoiz ez nauzula ahaztuko (L.B.)”.