Hitzok musikarekin askoz hobek die, WATERFALL
Ni aurrera begiratzen dudan pertsona naiz, baina atzean dudana inoiz ahaztu
gabe. Oroitzapenak; izan zezakeena baina etzena izan. Enaiz azken hauetan bizi,
baina onartu beharra dut nostalgia handiz sentitzen ditudala, bai gauza onak,
eta baita txarrak ere.
Batzuetan ezetz esaten dugu. Baina ezetz hori ziurra izatea ere beharrezkoa
da. Ziur egon, gainontzean duda izpi batek guztia hankaz gora jar bailezake,
eta gerora damutu. Hala ere erabaki bakoitza gehienetan atzera botatzea zaila
izan ohi da. Harrokeriagatik agian… eztakit.
Erabaki horretan gauza askok eragin dezakete, baina gomendio bat emateko
atrebentzia hartuko dut: erabaki hori zuk hartu, zuk soilik. Ez izan iñoren
kutsadurarik, ez begiratu iñorri. Ez izan besteen hitzen beldur, momentua bizi.
Bizitza bizi, askotan nahiz eta erori, egin etzenuenaren damu sentsazio hori
atzean utziko baituzu. Bizitza horretarako baitago ezta? Erori eta berriro
altxa.
Eta hau zergatik? Badut zergati
garrantzitsu bat, niretzat behintzat. Bakoitzak izango du berea.