asteartea, abendua 31

14.na hemen da



Aurten azkenekoz: URTE BERRI ON

Aspaldidanik ez zen hitz askorik txoko honetan, baina hona ere eguberri ukitu hori sartu nahian nator urte zaharrari agur esateko aukerari helduz. 2013ari ordu gutxi falta zaizkio gure bizitzatik urruntzeko, eta ez dakit zergatik, beno bai, askorentzako urte txarra izan bada ere, niretzako kristona izan da, beti sentimendu positiboekin oroituko dudan urtea.

Duela urtebete hiru egun falta zitzaizkidan nire bizitzan inoiz egin dudan bidaiarik berezienari ekiteko. Garai hartan urduritasuna zen ikusgai nire baitan. Gaur, nostalgiaz oroitzen dut hura. Tristura alde batetik, pasatakoa pasata geratzen delako, eta berriro bidaia hura bizitzeko ditudan aukerak nahiko difusoak direlako; baina poztasun handiz bidaia hartan ikasi, sentitu, sentiarazi, disfrutatu, sufritu, ezagutu, maitatu… funtsean bizi izan nuen guztia kristona izan zelako, eta nire bihotzean eramango dudalako eta daramadalako beti.

Bidaia hura ordea atzean geratu zen, eta ona etorri bezain pronto 6 hilabetez aparkatuta utzi nuen bizitza harri ekin nion berriro. Lehen egunak ez ziren xamurrak izan. Jet lag o nahi duzuena. Baina pixkanaka heldu eta nire bizitza berriro hona egokitzea lortu nuen. Eta ondo joan zen dena… hain ondo, non 2013a nire urterik onenetako bat bezala gordeko dudan. Lagunak beti bezain lagun, unibertsitateko kuadrilla beti bezain kuadrilla, familia gertu gertu, eta arlo pertsonalaren eraikuntza prozesuan murgilduta… ;D

Hurrengo urtea, niretzako garrantzitsua izango da. Unibertsitateko goxotasunetik irteteko urtea; arlo profesionalari serioki heltzeko unea; eta goiko guztia mantentzeko gai ote naizen erantzungo duen etapa. Baina etorri behar duena etorriko da. 2013aren azken orduak gozatu beharrean gara orain. Bati agur esan eta besteari heldu. Urtea azkar pasa da, urte bat zaharragoak gara guztiok, baina hemen gaude. Ondo amaitu urtea eta hobeto hasi datorrena. 2014an hor nahi zaittuet. Besarkada bat.