asteazkena, urtarrila 23

Ederrak izan ziren urte haiek


Langabezia da gaur egun Euskal Herriaren lakra nagusia. Ehunka pertsonek galtzen dute lana egunero  eta guztiok dugu inork ezer egiten ez duenaren irudipena. 

Kasu konkretuak ugariak dira, eta seguru nago testu honen irakurle bakoitzak antzerako istorioren bat jasan izan duela bere gertutasunean, baina nola lagundu antzerako egoeran dagoen bati?  Zaila da.

Mundua asko okertu da azken denbora honetan, eta guztiok izan dugu “prima de riesgo”, “rescate”, “bolsa”,”680 puntos” eta antzerako terminoen berri, baina ordurarte inork ez genekien horren inguruko ezer. 

2008rarte itsuturik bizi izan gara, edo hala bizi izan nahi genuen, edo hala biziarazi gintuzten, eta orain ari gara itsutasun arren ondorioz egin genituen/zituzten astakeri,ustelkeri,engaiñu,zikoitzkeri, faltsukeri… eta ez zaizkit gehiago okurritzen, baina seguru egon gehiago badaudela, askoz ere gehiago, guztiak ordaintzen.

Miseria batean familia asko, aintzinan bizitza ederra zeramatenak, eta hauen kontu beste ugari paradisuan. Egunen batean egoerak buelta emango duenaren esperantzarekin eta hau eragin duen oro, inork sufriarazi ezean, bere kontzientziak berak barrutik ustelaraziko duenaren nahiarekin, orain sufritzen ari diren milaka familienganako errespetuagatik behintzat, eskerrik asko. 

Eskerrik asko bai, Euskal Herria familia ugarirentzat hirugarren mundu bilakatzeagatik. 

Jendeak, arazoak dituenean, buruari eragiten dio eta azkenean irtenbideak sortzen dira. Kasu honetan berdin gertatuko da (…) Gaur egun jende gaztearen artean gero eta kontzienteago dira euren gurasoak baina okerrago biziko direla, eta gure zeregina da konbentzitzea horrelaxe izango dela. Bestela, engainatu egingo genituzke.  Horren ondorioz, nik uste, antolatzen hasiko dirala, eta ahal bada, autogestioaren eta kooperazioaren formularekin”. [Angelu itsua]