astelehena, urtarrila 7

...


Banuen beldurrik. Ez dut ukatuko.
Baina bizitzaren joan etorriak beldurrak uxatzen laguntzen du.
Lurralde ezberdin bat, familia eta lagunak urruti, eta aeroportuko azken negarrak, korapilo itzela sortzen du. Pertsonaren izaerak ere badu zeresanik.
Baina bi egunekin soilik, badut gomendiorik: bihur zaitezte nazioarteko ikasle.  
Bizitzak beti ekarriko du onik. Baita txarrik ere. Baina onik bada, disfruta ezazue.