asteazkena, iraila 26

Irailak 26: GREBA OROKORRA


Gaurkoan irailak 26 dugu eta jakina den bezala Raxoiren exekutiboak garatu dituen murrizketa sozialen aurkako greba eguna da. Sindikatuek manifestazioak antolatu dituzte Euskal Herriko hiriburuetan: Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon.  

Manifestazioak deitu dituzten sindikatuetako buruak Bilbon izan dira. Jendetza handia bildu da manifestazioetan. Manifestazioen aurretik, zutabe ezberdinak ibili dira hirietako auzo ezberdinetan, eta gerora guztiak elkartu dira manifestazio nagusia osatzeko. Polizia adi egon da eta Iruñean manifestazio amaieran liskarrak izan dira. 

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak eskerrak eman dizkie grebarekin bat egin dutenei, eta murrizketei aurre egiteko modu bakarra mobilizazioa dela gaineratu du. 

 

Muñozen ustetan, pertsona askok uste dute grebek, manifestazioek eta mobilizazioek ez dutela ezertarako balio, baina hau ez dela horrela gaineratu nahi izan du: "Lorpen sozial guztiak borrokan lortu dira, mobilizatuz eta kalera ateraz".

Greba hainbat sindikatuk antolatu dute, hala nola, ELA, LAB ESK, CNT, CGT, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek, eta baita beste hainbat eragile sozialek ere. Hauek guztiek, gaurkoan jendeari kalera irteteko eskatu diete. 

Arratsaldean eskualdekako protestak izango dira. 

 

Gutxieneko zerbitzuak

Erietxe eta osasun etxeetan, publiko zein pribatuetan, jai egunetan egon ohi diren langile kopurua aritu da lanean zerbitzu minimoak bermatuz.   Osasun garraioetan, zerbitzu guztiak bermatuko dira. Larrialdietako zerbitzuek  jai egunetan bezala aritu beharko dute lanean.

Hezkuntzan, publikoan nahiz pribatuan, ikastetxe bakoitzean zuzendaritzako pertsona bat egon beharko da sarrera bermatzeko, eta irakasle bana, goizean eta arratsaldean.

Garraioen %30ek funtzionatuko dute. Bidesarietan, %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte. Gasolindegietan ere %30 arituko dira lanean.

EITB Euskal Irrati Telebistak albistegiak bermatuko ditu eta administrazio publikoetan, agirien erregistroan langile bat egon beharko da lan txanda bakoitzeko.

Patronala, aurka

Confebask patronalak nabarmendu du aukeratzeko askatasuna bermatu behar dela, eta lanera joatea erabakitzen dutenek hori egiteko eskubidea eduki behar dutela. Grebaren aurka agertu da, bere ustetan enpresei krisiaren aurrean lagundu behar zaiela aipatuz.














 KAZETARI KUADRILLE!



ARRATSALDEKO
MOBILIZAZIOAK


ARABA
Gasteiz-Lautada-Errioxa
Gasteiz, 17:30etan, Bilbao plaza-Ama Zuria.
Agurain, 19:00etan, San Juan Plazatik.
Dulantzi, 18:00 Arrabal plazatik.
Kanpezu, 18:30 herriko plazatik.

Aiara
Laudio, 18:00etan Lamuza plazatik

BIZKAIA
Durangaldea
Elorrio, 17:30etan Plazatik.
Durango. 17:30etan Santa Anatik.
Zornotza, 18:00etan Zelaietatik.
Ermuan, 17:30etan, Plaza.

Busturialdea-Lea Artibai
Gernika, 18:00etan Merkuriotik.
Lekeitio, 19:00etan Eskolapetik
Ondarroa, 18:00etan Alamedatik.
Markina, 18:00etan Arkupetik
Bermeo, 18:00etan, Goiko plazatik.

Bilbo
Bilbo, 18:00etan, Eliptikatik-Udaletxea.

Hego Uribe-Arratia
Basauri 18:00etan, Arizgoiti.
Igorre 18:30etan Udaletxetik.
Galdakao, 18:00etan.
Arrigorriaga, zehazteke

Eskumaldea
Erandio Bekoa, 18:30etan, Tren geltokitik.
Mungia 18:30etan Udaletxetik.
Leioa 18:30etan, Boulebarretik.
Algorta 17:30etan konzentrazioa eta 18:00etan manifestazioa Telletxen.
Sopela 18:30etan Larrabasterra plaza.
Derio 18:30etan Udaletxetik.
Erromo, 18:30etan Santa Eugenia plazatik.

Ezkerraldea-Meatzaldea-Enkarterriak
Barakaldo 18:30 etan Bide Oneran
Sestao 18:30etan Kasko Plazan
Portugalete 18:30etan. Metro geltokian Avenida Carlos NII
Santurtzi 18:30etan. Parkean
Trapaga 19:00etan Bulevareko erlojuan
Abanto 18:00etan. Gallartan, Marziano Iturrian
Ortuella 19:00etan Udaletxeko plazan
Sodupe 19:00etan. Herriko Plazan

GIPUZKOA
Oarso-Bidasoa
Orereta, 19etan Herriko plazatik..
Irun, 19etan, Zabaltza Plazatik.

Donostia
Donostia, 17:30etan Bulebar.

Buruntza-Goierri
Beasain, 18etan, Zubimuzu plazatik.
Tolosa, 18etan Triangelutik.
Hernani, 18etan Gudarien plazatik.
Lasarte, 18etan Okendo plazatik.
Andoain, 18etan Zumeatik.
Legazpi 18etan Udaletxetik.
Urretxu, 18etan Potrosen plazatik.
Usurbil, 18etan frontoitik.

Urola-Kosta
Azpeitia 18:00etan Plazan
Azkoitia 18:30 Plaza
Zarautz 18:00etan Udaletxea.
Orio 18:00etan Plaza
Getaria 18:00etan Plazatik.
Zestoa 19:00etan Plazatik
Zumaia 19:00etan Kofradiatik

Debaldea
Arrasate, 18:00, Sebero Altube.
Eibar, 18:00 Unzaga plaza.
Bergara, 19:00 Herriko plaza.
Elgoibar, 19:00 Herriko plaza.
Mutriku. 19:00 Goiko plaza.

NAFARROA
Iruñaldea-Pirineoak
Iruñea, 7etan Antoñuti parketik.
Doneztebe, 17:30 AVIA gasolindegitik.
Zangotza, 18:00etan Arkadas.

Sakan-Larraun
Altsasu, 17:00etan.
Leitza, 18etan.

Erdialde-Erribera
Lizarra, 18:30etan, Baja Navarra.
Tafalla, 19:00etan Placeta de las Pulgas.
Tutera, 19:30etan, Plaza de la Estacion.