ostirala, iraila 14

Nora jo?


Udako egunak amaitzear daude, eta horrekin batera nire oporrak. Baino ez nireak bakarrik, ez ez! Politikariak ere lanera itzuli dira, bai Espainia mailan eta baita Euskal Herrian ere. Eta bietan bada zer garatu. Hasteko, Espainiara joko dugu. Erreskatea bai ala ez? Raxoiek hori du buruan ni lerro hauek idazten ari naizen bitartean. Erreskatea egon edo ez, gu jada ari gara honek ekarriko lituzkeen ondorioak sumatzen. Guztia garestitu da BEZ-aren igoeraren ondorioz, hezkuntzan eta osasunean murrizketak egon dira, farmako batzuk gizarte segurantzaren dominioetatik at utzi dituzte… eta zerrenda luze bat horrelaxe. 

Erreskatea ordea, mahai gainean dago, baina ez erreskate global modura beharrezkoa delako, baizik eta Europar batasunak, edo egia azaleratuz, Alemaniak dirua uzteko Espainia bere dominioetara makurtzea nahi duelako. Hasiera batean erreskateaz lehen aldiz hitz egin zenean, erreskate bigunaz hitz egin zen. Honek finantza erakundeak erreskatatuko lituzke soilik, eta biztanleek ez lukete erreskate hori ordainduko. Aldiz, dirua utzi behar duten herrialdeak ez daude ados honekin, estatutik ez litzakeelako pasako diru hau eta honek ez lukeelako itzuliko luketenaren segurtasuna emango. Hori dela eta, erreskate osoaren ideia gailendu da. Eta askok pentsatuko duzue, erreskatea zertarako? Diru gehiago lapurtzeko orain arte izandako lapurrek? Paradoxikoa da. 



Erreskateak ordea, merkatuak baretuko omen ditu. Merkatuak baretu zertarako? Gaur egun Espainiak zorra du jaulkita, eta hori zati handi batean bankuek dute erosita. Arrisku saria baretzeko egokia omen da erreskatea eskatzea. Baina guztiek nahi al dute baretze hori? Bai zea! Eta nahi badute tonto hutsak direlako. Gaur egun, gehien lapurtu dutenak urrezko ari dira bihurtzen, arrisku sariak eta merkatuak orokorrean, zorra ordaindu beharreko interesak kokatzen dituztelako, eta hau geroz eta gorago egon, gero eta gehiago irabazten dute. Estatuak bankuak berfinantziatu eta honek berriro dirua eskatu, eta gainera interesak ordaindu. Zer dirurekin berfinantzatu dira bankuak? Beste sarrera baterako utziko dut hau, aurretik ulertu egin beharko nukeelako.

Erreskatatuta dauden lurraldeei erreparatuz, argi ikus daiteke Espainian egin diren neurrien antzerakoak egin dituztela erreskate globala eskuratzeko. Aldiz, Europako Banku Zentralak Espainiari dirua uzteko, neurri gehiago eskatuko dizkio, oraindik jakiteke daudenak, eta gauzak horrela egonda, balantza, gizon baten eskuetan dago kokaturik, berak esango duenaren zain. 



 
                                                        
                                                       Bi ikuspuntu ezberdin guztiz 

Eta nire lagun eta ikaskide den Lander Arretxearen kronika bertatik bertara!

Erreskatea bai ala ez, eta horren aurrean independentzia bai ala ez? Galdera gehitxo agian. Baina ez nuke gehiegi luzatu nahi eta duela gutxi gizon batek esandako hitzak etorri zaizkit burura eta horiexek azaleratuko dizkizuet: “Independentzia? Espainiagatiko independentzia? Gaur egun horrek bost axola, Merkelegandiko independentzia eskatu beharko genuke”. 

Zer iritzi duzue honen aurrean? Nirea, hurrengo sarreran.

Bittarten, txintxoak izan.