asteazkena, urria 15

Itzalean


Itzalean (klik). Egunak doaz, bere gau eta ilunekin; bere argi eta egunekin. Eguneroko batean argitaratu beharrekoak, ziur, baina barruti at doazelarik, badoaz.


Korrika doanaren, goazenaren susmoak, baieztapenak, horrela joateko nahia.
Nahia.
Eta korrika, mugimenduan dena hobea denaren iduria. Pausua, tupadak bidaian.
Bada aldatu den gauzaren bat, baina berberean jarraitzen dut. Tamalez. Momentuz. Aldaketa handirik gabe. Eta hori aldatzea besterik enuke nahi. Badakit irribarre bati irekiko niola bidea nire aurpegian; ahoan. Nahiz eta okerra izan. Badut irririk, nahi eta azaleratzen ez utzi non nahi.
Nire errua.
Heldu eta igo. Azalera. Erritmoz. Ni. Pena.
Berriro ere denborara noakizue. Asko igaro da irribarreak mugatzen saiatzen nintzenetik. Denbora galdu nuen. Baina oraindik ere batzuetan denbora galtzen jarraitzen dut.
Azkenaldian hainbeste agur izan dira, non beste bertso bat eskaintzea gehiegi den. Beraz, korrika segi, erritmoz, atzera beharrezkoetan eginez, eta garrantzia duenari soilik erreparatuz.
Hala behar luke. Eta hala izango da. Barrutik at.
Bizi. Ni; zuek; zu. Egunak badoazelako, eta segunduro gutxiago gelditzen delako.
Argi; orain ilun. Ilargipean biziz, nahiz eta askotan ilargiaren argia itzali nahi izan.