Eta bihar ere
Bazen denbora dezente halako zerbatte idatzi nahi nuela, baño momentu egokia behar nuen. Eta hau eziñobea da. Nerea. Nirea bakarrik. Nire barrenari begiratu eta malko batez dena esanez. Kantu bat dago atzean... ay ay ay ay dio. Akorde perfektuz. Hotzikara sortuz. Hamabost, hamasei, hamazazpi, hemezortzi, hemeretzi. Gaur da hori. Goiz, edo berandu. Dena esan, idatzi, sentitu eta gogoratzeko momentu perfektua. Tanta bat. Beste bat. Baiña berriro jarri dut kantua. Hitzon zentzua aurkitu nahian seguraski.

Zenbat esan daiteke, ezer esan gabe? Bat? Ehun? Milla? Nahikoa dena. Erotu?
Erotuta nengoen. Eta berriro: ay ay ay ay. Isilunea betez. Pentsamenduen
munduan, dena niretzako. Ezin gehiago. Baiña ezta gutxiago ere. Dena esan nahi,
baina nahiago ez.
Ilargiari ez joateko eskatu diot. Badoa. Beste norbaiti argi egitera
seguruenik. Erotu? Ez. Beno bai. Zu bezala. Ero bizitzea dut gustuko. Bizi. Oihu
egin. Eta berriro bizi. Zirkulu bat. Erabat. Geratzen den arte.
Eta geroz eta urrunago doa. Distantzian aurrerago. Zuregandik ere. Nik ez
dakit. Baiña zuk bai. Nik bai, eta zuk ez.
Lokarria lotu, eta ay ay ay ay. Bai. Amets bat izan nuelako. Dudalako.
Izango dudalako. Bat. Bi. Zortzi. Hamazazpi. Hemeretzi. Bai. Gaur da. Eta bihar
ere. Denbora gelditu malko bat jausiz. Mantso. Aurpegian irrist eginez. Sakonki
laztanduz. Zuk bezala.
Zuk, bai zuk. Eta zuk ere. Hark agian ez. Dena alderantziz. Dena. Baiña
berdin du. Gustatzen zait. Dena esan. Dena. Baiña lasai, esango didazu geroago
ere. Ilargipean egongo naizelako gero ere. Eta kantuak ezetz dio, ay ay ay ay
eginez. Nik baietz. Ulertu dut? Ez. Beno bai. Baiña zuk ez. Eta zuk ere ez.
Hark agian bai.