astelehena, apirila 16

Goizuetarrek aterpetxe berri bat inauguratu dute, jendea erakarri eta turismoa bultzatu ahal izateko

Jon Mutuberria

Goizuetako aterpetxe berria herriaren erdian dagoen Zubimuxu etxean eraiki dute. 30 lagunentzako lekua dago bertan, hainbat geletan banaturik eta bestelako zerbitzuak eskuragarri.

Goizuetako alkateak, Pablo Mirandak aipatu duenez, Goizuetara etortzen diren bixitarikopurua handitzea da aterpetxearen helburua. Honekin bertako ostalaritza sektoreari, taberna eta jatetxeei jende afluentzia handiagoa ekarri nahi die.


Zubimuxu aterpetxea 3 pisuz osaturik dago. Lehenengo pisuan, labaderoa aurkitzen da. Duela 4 urte berreskuratu zuten Goizuetako labadero zaharra eta ordutik Goizuetako bisitarientzat beharrezko geldiunea da. Honetaz gain, aterpetxerako sarrera, rezepzioa eta irakurgela bate gongo dira, non ordenagailu batzuk ezarriko diren nahi dituenaren eskuragarri. Bigarren eta hirugarren pisuan, lotarako gelak daude. 30 pertsonentzako lekua dago ondorengo ordenean banaturik: 10 pertsonentzako bi logela, 6 lagunentzako logela bat eta bi pertsonentzako bi logela.

Beste zerbitzuen artean, albergeak sukalderako material, elektrogailuak eta arropa garbiketarako eta sekatzeko gune bat jarriko ditu eskuragarri.
Aterpetxea eraikitzeko presupuestoa 691.174,60 eurokoa izan da, eta Nafarroako gobernuak presupuestoaren 414.704,76 euro ordaindu ditu.

Goizuetak errekurtso naturalak aprobetsatuz turismoa bultzatu nahi izan du. Duela hilabete gutxi, Bizi-Biziki enpresak, Goizuetako turismoa bultzatzeko egin beharreko pausuak erabakitzeko azterketa bat egin zuen. Hainbat bilera egin dira eta herritarren proposamenak kontuan hartu dira txostena egiterako garaian. Bilera horietan herriko hainbat erakundek hartu dute parte, hala nola, Umore Ona,  Goizuetako Gazte Asanblada, Goizuetako Guraso Elkartea, eta bertako taberna, jatetxe eta camping-ek.

Goizuetako alkateak Goizuetak bisitarientzat asko duela emateko uste du. Bide horretan aterpetxea lehen pausua dela aipatu du. Bizi Biziki enpresak gauzatutako planak herriari bzia ematea espero dute udaletxeko kideek, aterpetxearekin mugimendua sortuz.