asteazkena, apirila 25


Kaixo guztioi,
Gaurkoan pertsona bati eskerrak eman nahi dizkiot. 
Atzo, Ainhoa Goikoetxeak elkarrizketa bat eskeini zigun eta guztiz txundituta atera nintzen bertatik. Lehen emakume hau ikaragarri gustatzen bazitzaidan, gaurkoan ez daukat bera definitzeko hitzik. Nortasun handikoa da bera, eta hasieratik argi geratu zen elkarrizketan. Egunak naramatzan berarekin kontaktuan, baina geratzeko unea ezartzea egun batetik besterakoa izan zen. Eitb-ren Miramongo estudioetan geratu ginen. Egun osoan zehar momentuaren zain egon nintzen. Iritsi zenean, honela eman nion hasiera solasaldiari: 

"Gaurkoan Eitb-ko Miramongo estudioetara gerturatu gara Ainhoa Goikoetxearekin hitz egitera. Ondarrutarra da jaiotzez, baina Bilbo eta Donostia artean bizi da. 
Kazetaritza ikasi zuen eta euskadi irratian hasi zen lanean telefonista moduan.
Bekadun moduan hartu zuten telebistan, kirol sailean, eta aurkezle famatu bilakatu zen Jose Mari Iriondoren eskutik.
Aukezteari utzi eta ostalaritzan sartu zen, gizon baten maitasunak bultzatuta.
Nortasun handiko emakumearen irudia proiektatzen du. 
Ea gertutik nolakoa den..."

Eskerrak Ainhoa Goikoetxeari noski, denboraren zati bat guri eskeintzeagatik, eta eskerrak nire lagun Nerea Reparazi ere.

Emaitza ezinhobea da.
Laister ikusgai.