osteguna, azaroa 13

13 urteren ondoren, Kerobiak agur esan zigun

Kerobia talde nafarrak banatzea erabaki zuen uztailean. Hamahiru urtean sei disko argitaratu eta ehunka kontzertu eskaini eta gero, taldearekin aurrera ez jarraitzea erabaki zuten. Eta horretaz beraien webgunearen bitartez helarazi ziguten gutun baten bidez ohartu giñen: Hau dio oharrak, hitzez hitz:


Hitz hauek “agur” bat helarazteko dira. Agur esateko ordua heldu zaigu. 2001eko Abenduan sortu genuen Kerobia izeneko abentura hau hemen amaitzen da. 13 urte ondoren, hau dagokigula sentitzen dugu.
Ibilbidea luzea izan da eta batez ere oso esperientzia handia, osoa. Ibilbide bat jorratu dugu, hamaika gora beherekin, hamaika erabakiren, hamaika proiektu ezberdinekin gauza bakar baten barruan: Kerobia.
Eta zergatik agur? Urtebete baina gehiago pasatu da Supernova kaleratu genuenetik. Geroztik hainbat ideia, ekimen eta burutazio eduki ditugu. Baina ez dugu gure burua, horiei aurre egiteko egoera batetan ikusi.
13 urte hauetan zehar, Kerobiak bere proposamen xumea utzi du mundu honetan: 6 diska, hamaika kontzertu eta horrekin batera, batzuren bizitzan txoko txiki bat utzi izana espero dugu. Orain, garen ekipo bezala, gure indarrak beste norabait bideratu behar ditugularen uste osoa dugu.
Momentu honetan, guk, hitz hauek sinatzen ditugunok, Kerobia gure buruan bizirik geratuko den zerbait dela baieztatzen dugu. Gainera, aldez aurretik badakigu gurekin nolabaiteko lotura eduki duten horien izenean ere hitz egiten dugula hau baieztatzen dugunean.
Mila esker guztioi eta mila esker Kerobia, eman diguzun guztiagatik.
#AgurKerobia
Kerobia
Honen harira, nik neuk eta Loreto Larumbek Radio Euskadin udara honetan egin genien elkarrizketa uzten dizuet hurrengo estekan eskuragarri: