asteartea, azaroa 25

Agur t'erdi Dukesa

Azken egunotan egunkari guztietan, aldizkari guztietan, telebista saioetan, eta inkluso Gaur Egun albistegian ere Albako Dukesa hil denaren notizia ikusi, entzun edo irakurri dugu. Atzetik istorio bat duen emakumea galdu du munduak, gustatu guri ala ez.
Baina pisutsua gertatzen bazaigu ere, onartu behar dugu garrantzia izan zuen emakumea izan zela, azken aldean solasaldi arrosetara mugatua egon bada ere. Garrantzia, eman zaiona. Norbaitek.
Eskoziako azken erregearen odolekoa omen zen. Espainian azken sei mendeetan egon diren nobleen, aristokraten eta monarken ADN-a zuena; nonbait, denak nahastuta. Munduan titulu gehien zituen emakumea.
Baina kasualitatea behar du izan Franco eta Primo de Rivera hil ziren 20N berberean hil izana. Gainera 2011an Raxoik hauteskundeak irabazi zituen. Nire lagun batek ere egun horretan urteak betetzen ditu. Non nahi, egun horri gehitzeko erreferentzia bat.


Hamaika pertsonai, bakoitzak nahi bezala baloratuko dituenak. Astroak batu ote diren ere pentsatzen ari naiz...
Askotan entzun izan dugu jende hau subentzioetatik bizi denaren kontua, jarraitzen baitu oinordekotzak. Beraien oliba edo naranja lurren kontura, egin olibarik edo ez. Patrimonioaren 3000 milioi horietakoren bat hortik eratorria izango zen agian, eta ia ziur esanda, zentimoren bat zure poltsikotik irtengo zen. Eta zati handiren bat agian aurreko sei mendeetan zehar kendu dizute. Gainera, orain heriotzaren ondoren datorren herentziarengatik ogasunari 69 milioi ordaindu beharrean tasa gisa, 6 ordainduko diztuzte. Arrazoia, bere lurrak, palazioak... Albako Dukea Fundazioaren barnean egotea.
Donostian ere bazuen. Urtero-urtero joan da 60 urtez Albako dukesa Donostiara, Arbaizeneako Jauregira, udak pasatzera. Eguraldiak, sukaldaritzak eta argazkilari ezak erakartzen omen zuen
Egia dena ordea, emakumeak saldu egiten zuela da: aldizkariak, telebista... audientziak ikusi besterik ez dago. Produktu bat, panpin bat, jada hautsi dena. Batzuen gustuko, beste batzuengandik urrun, askorentzat indiferente. Joan da... zerura?