asteazkena, maiatza 1

Oihuka

Dexente giñen aurtengo urte hau etxetik kanpo eman behar giñunak. Bat Estatu Batutan, beste bat Polonian, beste bat Dominikar Errepublikan, eta ni Monterreyn... baino tamalez ya bidai horri amaiera ematen hasi beharren ga. 

Bat ya Leitzalden omen da... bere berri haundik eztot baino bizi omen da asike ezta gutxi. Ixiarretaz ainaiz bai. Argazkitan ikusi dotenez morena ez, hurrengoa dao, asike esperot ni bueltatzen naizeneako ya kolore hori joan izan zaiola... jajaja... nere kuadrillen morenoa ni bainaiz! que conste! 

Nerea oihuka (argazkie: Nerea Villabona)

Beste bat Poloniako lurretan galduta dabil. Esamiñetan omen dao, baino seguro patxaranakin gora ta bera dabillela juergaz juerga. Hau Aintzane da. Bai herriko kale printzipaletik ogie erostea kriston muturrekin pasatzen den hoi. Attu dot guraso askok gauen umek lo itten eztuenen lo in dezatean Aintzane etorriko zaioala esaten dioala. Imaginatu. Baino lagune dot, asike lasai, neska ona da ta. Ta gañea libre dao asike naibazue komentarion bat utzi, apaltzeko, o lo que surga... eztakit ba, animatu.

Eta beste bat ere badot gure herritik urruti, baino nigandik nahiko gertu. Nerea da Ixiarren atzetik Leitzaldea itzuliko den hurrengoa. Egie esan, post hau berak atzo gaben biali zin mezu baten harira hasi naiz idazten. "...iganden eondu giñen tijuanakin fronteran, ta zutaz akordatu nitzen hor muro nazkarri hoi ikustekoan... oiuka eondu nitzen aer si me hacias caso bño etziñen azaldu asike nere uiuk etzien monterreyeaño aiatu izan...". Irri politt bat atea dit goiz eguzkitsu hontan. Imaginatzet hantxe nei oihuka, jajaja. Nerea, nerea da. Portalen 10etan, nahiz ta gero beandugo azaltzen naizen. Baino halare hortxe eoten da egueldi ona in edo kriston zaparra bota.

Gainontzekoak hantxe dabiltzea, betiko lio amoroso ta bestelakoakin. Aber ze nobedade kontatzen dizkiutean. Ikusten naiz bat umekin, bestea azeraz aldatue, ta parejatxo batzuk re izanen dittula. (azken hau broma da e! aber si la voy a liar...)

Ya laster denak juntu izanenga, istori guzik elkarri kontatu, ta beste hainbat elkarrekin bizitzeko. Argi uzten dot hementxe, aurtengo uda, UDA izanen dela denantzako.

Biaje on!