astelehena, maiatza 13

Gravity


Urte bat pasa da dagoneko. 365 egun munduko musika jaialdirik handienari berriro ere gogo biziz heltzeko. Ni ezagutzen nauen orok badaki aste honetan gehien maite dudan telebista saioa dela eta guztiz aztoratuta ibiliko naizela. Eurovision 2013 hemen baita. 

Aste oso bat, bi semifinal eder eta final izugarri bat bizitzeko. Badakit jendeak kursitzat hartzen nauela honi buruz jarduten dudanean, eta onartu behar dut, lehiaketa honen jarraitzaile sutsua naiz. Askori futbola bezala, niri hau.

Aurtengoan kanta eder ugari, oso onak batzuk, eta faborito argirik ez. Horrek sekulako bizia ematen dio jaialdiari. Asteartean lehen semifinala ospatuko da, Euskal Herriko 21:00etan, Monterreyn 14:00ak. Bertan izango da niretzako aurtengoan onena den kantua. Nahiz eta askok bere alde ez egin, seguru nago lehen bost klasifikatuen artean izango dela. 


Ostegunean beste hainbeste, eta larunbatean final handia. Bertan izango da Espainia. Aurtengoan El Sueño de Morfeo taldea da Espainiaren ordezkari. Zurekin amaierararte kantua daramate (Contigo hasta el final), taldearen ikutu zelta nabaria izango delarik. Ez dut uste postu onik lortuko dutenik, baina ordezkari onak direla argi dago.

Eta horixe, ildo horretan jada nire inguruko guztiak mugimenduan jarriak ditut eta jaialdia ikusteko jada antolatu du bazkari eder bat. Ea nire zaletasunaren zati bat helarazten diedan.

Atento eon beraz, ta disfrutatu.
Jon Mutuberria Alkorta