astelehena, maiatza 13

Bost

20 urte. Hogei urtekin jada helduk ga. Gure pentsamenduk, gure ibilbidea, gure jokabidek, gure bizie zuzentzeko, orekatzeko, kontun hartzeko eta bideratzeko gai. Baino ez altzaizue inoiz berriro ume izateko gogo hori etorri?

Nei gaur bertan. Neskato eder baten konpainin izan naiz gaur. Grabazioan murgilduk giñen ekipo guzie goizeko 6terditatik, bai igandea (ze langillek gan! jaja), eta bazkaltzeko garaien bixita eder bat jaso du. Nere  bigarren amodioa Monterreyn, Integra do izena.  Eta eztakit, berriro bost urte izateko gogoa jarri dit. 


Badakit ume izateagatik gaur egun dittoten aukera eta bizipen asko alde batea utziko nittuzkela, eta horrexegatik segurona ez nuke berriro ere ume izan nahi bere osotasunen. Baino umetan izaten den kezka falta hori, dena errexa izate hori, zure bizie dibertitzeari, jolasteari soilik enfokatzea, olentzerongan sinistea, fantastikoa den oro erreala dela sentitzea, errealitateko arazoen berri ez izatea... millaka gauze aipatuko nizkizuen, ume nintzenen hala zienak, baino gerora bizik xaboi burbujak bezala banan banan lertzez arduratu dena. 

Askotan pentsatu izan dot Down sindromea duen pertsonak esaterako zein irribarre zabala duen beraien aurpegin uneoro. Badakit ez dela txantxetako kontu bat, baino irribarre horretan soilik oinarrituz, beti ume die pertsona hauek, beti zoriontsu.

Umetako hori beste hainbat kontuk ordezkatzen due, non irribarre zabal pille bat ematen dizkiuten, baino eztakit, umetako inozentzia horrek ikusten doten aldiro inbidie emateit. 


Gaurkoan, eztizuet ukatuko, ume izan nahiz une batez. Neskato zoragarri batek nire umetako garaietara bidali nau. Xaboi burbuila berriro sortu, eta berriro lertu den arte. Une horretan dena ahaztu eta 5 urte izan dittut. Jolas egin eta pozik bizi, ume edo heldu. Denak baitakiu, heldu baga re, denak dula ume bat barrun. 

Jon Mutuberria Alkorta