asteazkena, iraila 28

"Carlos, 11 urte: 20 zentimo zapatako"

Amancio Ortega Espainiako gizonik aberatsena da. Amancio Ortega Inditex enpresaren jabea da, eta enpresa horren parte dira, Zara, Bershca, Oysho, Pull&Bear, Lefties, Stradivarious....
Argi dago Ortegak inperio handi bat sortu duela baina zertan oinarritu ditu eta zertan oinarritzen ditu inperio honen zimentuak? agian zerbait iluna dago honen atzean, edo bestela zergaitik saiatzen dira enpresa handi honen inguruko guztia ezkutatzen?
Andi honetan ezin izan dute hori egin, eta "Expresso" astekari portugaldarrak Zara multinazionala beraien produktuak egiteko haurrek lan egiten duten enpresa bat subkontratatzeaz akusatu du.
Enpresa hau Portugal iparraldean kokaturik dago Felguiras herrian. Bertan langabezi handia dago eta haurrek beraien etxeetan josten dituzte, ondoren guk geuk Inditex enpresako dendetako batean erosi ditzakegun zapatak. 'Expresso'-k haurren argazkiak argitaratu ditu, 11 eta 14 urte bitarteko haurren argazkiak, Zara markaren zapatak josten ai direlarik. Argazkian agertzen diren zapatako haurrei 20 zentimo ordaintzen dizkie eta Oportoko denda batean 39,99 euro kostatzen dira. 
Jose Guimaraes, Zapateroen Portugalgo sindikatuko zuzendariak, argi utzi du enpresak ez duela inolako kontraturik familia hauekin, eta beraz ez du ardurarik hauengan. 

Denbora gutxira, Zararen harreman publikoetako sailak komunikatu bat igorri zuen, non egoera honengatik oso eskandalizaturta zegoela argituz eta momentuan enpresa honekin zuen harremana bertan behera utzi zuela aipatuz.


'Descuide por completo los derechos sociales de los trabajadores y procure que estos sean asumidos por las empresas a las que subcontrate su producción. Ponga a concurso el trabajo más desagradable de sus empresas (coser zapatos por ejemplo) y véndalo al que le prometa lo más a cambio de una miseria, y no se preocupe demasiado por la forma en cómo cumplen esta promesa (eso sí, procure que sus abogados les hagan firmar un papel según el cual prometen que serán buenos y que, si hacen algo malo, usted será eximido de toda responsabilidad). Si algún día, tal como ha ocurrido hoy, alguien descubre que su empresa subcontratada está usando niños para coser zapatos, lo único que tendrá que hacer usted es mostrarse indignado, romper toda relación con esa empresa (aquí muestra usted el papel de sus abogados) y, al cabo de un par de días, contratar a otra empresa para que haga lo mismo... ¡y vuelta a empezar!'


La Oreja de Van Gogh taldeak estudioko disko berria argitaratu du

Duela 3 urte argitaratu zuten beraien azken diskoa eta jada bueltan da inguruko musika talde zaharrenetarikoa dena. Irailaren 13an argitaratu zuten beraien estudioko disko berria, "Cometas por el cielo" izenpean.
La Oreja de Van Gogh taldearen seigarren diskoa da, bigarrena Leire Martinez abeslariarekin, Amaia Montero abeslariak taldea utzi ondoren "A las cinco en el astoria" diskoa publikatu aurretik.
Taldeak diskoan hainbat aldaketa egin zituela onartu zuen, baina jarraitzaileentzako diskoa izango zela ere argi utzi zuten, beraien esentziak bizirik iraungo zuela baieztatuz.  Tematikari dagokionean ere, bihotzari, homosexualitateari... buruzko kantuak aurki ditzakegu eta gehienak pop estiloari dagozkio, kantu indartsuago batzuekin ere txandakatuz, esaterako "La niña que llora en tus fiestas" lehen singlela.
Argi geratu da La Oreja de Van Gogh taldearen jarraitzaileak bertan jarraitzen dutela, "Cometas po el cielo" diskoak disko salduena izatea lortu baitu. Publikatu bezain laster iTunes-eko kantarik deskargatuena " La niña que llora en tus fiestas" izan zen, eta gainontzeko kantuak dira jarraiki.
Donostiako talde honek diskoz disko argi utzi du birmoldatzen jakin duela betiere hasierako magia hori mantendu duelarik.
Argi dago pop musikaren talde esanguratsuenetako baten aurrean gaudela.

astelehena, iraila 19

Sufrimenduz beteriko mundua

Nire pixukidea den Olatzek izenburua oso "kutrea" dela esan badu ere, izenburu horrekin identifikatzen diren pertsonek badakite zer nolakoa den maite duzun pertsona batengandik bizitzan zehar kendu ezin izango duzun zama hori jasatea. Kasu honetan biolentzia sexualaz ari naiz, eta oraindik sinestezina iruditzen bazait ere, munduan badira milaka pertsona hau jasaten dutenak.
Azken urteotan kasu asko agertu dira non familiako aita papera betetzen duenak bere alabaz abusatu duen, eta baita haurrak eduki ere. Honen atzean mundu ilun bat dago, sufrimenduz beteriko mundua. Asko sexualki erasotuak izateaz gain biolentzia fisikoa ere jasaten dute, paliza gogorrak jasateraino. Bertan dugu Josef Friltz austriarrak bere alaba 24 urtez ikuiluan bahituri eduki izana. Elisabeth 24 urtez egon zen 30 metro karratuko ikuilu batetik atera gabe. Bertan bere aitak berarekin nahi zuen guztia egin zuen eta 24 urtetan zehar 6 haur eduki zituen.
Ez da kasu bakarra, baina bai gogorrenetako bat. Emakume ugari beldurturik bizi dira, eta askok nahiz eta jakin bere gizonak egiten diena gaizki egon, jasan egiten dute bizitza aldaketaren beldurrez. Asko gizonaren soldatatik bizi dira eta gizonarengandik banantzeak egoera ekonomiko larria ekarriko lieke; horretaz gain gizonaren mehatxuak jasateko beldurra da nagusi. Gainera gehienetan haurrak dituzte, eta amak haurrengatik ahal duen guztia egiten du, jakin gabe lortuko duena kontrakoa izango dela, hau da haurren sufrimendua.
Gaur egun erakunde ugari daude emakume hauei laguntza eskeintzen dietenak, baina askok ez dute hauetara jotzen eskeintzen dieten laguntza urria dela uste baitute. Beharbada laguntza ez da behar lukeen bezainbestekoa baina bai psikologikoki eta bai judizialki laguntza oparoa da.
Emakumeen kontrako biolentzia salatu: 016