astelehena, urria 29

Paperak bai al du etorkizunik?

Egunkariek badute etorkizunik? Paperak badu etorkizunaik? asko eta askok gauzatzen duten galdera da azken hauxe.

Egunkariek badute etorkizuna, noski baietz, baina agian euskarri ezberdin batean. Papera oso garestia da, eta zaharkitua geratzen ari da. Egunero entzuten dugu internet dela etorkizuna, eta agian kasu egiten hasi beharrean gara.

 http://luzabreu.files.wordpress.com/2010/11/periodicos.jpg

Enpresa handiek, finantziazio iturri berrien bila dihardute, ahalik eta etekin handienak lortzeko asmoan. Argi dago etorkizuna sarean dagoela. Nola? ez dakigu.

Gero eta informazio gehiago kontsumitzen dugu eta eskaera gero eta handiagoa da egunak pasa ahala. Gazteenek, sarean kontsumitzen dute ia guztia, eta oso gutxi dira egunkaria erostera joaten direnak. Aldiz, ohitura hau oso errotua dago zahartxoagoak direnen artean.

Urteak pasa ahala eta zaharratxoagoak direnak desagertzen joan ahala, ohitura hau galtzen joango da eta urte batzuk barru paperari agur esango diogu. Gainera, teknologia berriak sakonki errotu dira gure gizartean, eta horrek ere paperaren kontsumitzaile asko tablet eta antzekoetara joatea ekarri du.

Argi dago berehalakotasunaren mundua dela hau, gertatu bezain pronto nahi dugu jakin, eta papereko egunkariak ezin duela horren aurka leiatu. Bitartean, agian, astean zehar paperik ez eta asteburuetan bai; edo egunero paperean... formulak ugariak dira, eta irtenbidea heltzear da.

Gaian gehiago murgiltzeko:
 

- Jakingunea

- Euskarazko hedabideen oraina eta etorkizuna

- Vicent Partal 'Vilaweb' webguneko arduradunaren hitzak

Twitterren #KPS12 hashtag-aren barruan izango duzue honen inguruko informazio gehiago-