astelehena, otsaila 4

SuperBowl


Gaurkoa egun berezia izan da. Futboltzale askorentzat egutegian gorriz markatzen duten eguna. Eta nik ere hemendik aurrera halaxe egin beharko dut.

Gaurkoan familia berri bat nuen: aitona eta amona; hauen bi alabak beren senarrarekin; hauen seme alabak; eta nire pixukidea eta ni. Nire pixukideak bere semetxotzat nauka, nahiz eta urte baten diferentzia soilik eduki. Nire pixukidea, aiton amonen iloba da, baina igande honetan bere gurasoak etzeuden bertan.

Bueno, gaiea bueltatuz. SuperBowl-an aitzakikin Omarren aiton amonen etxea giñoazen bazkaltzea eta barbakoa bat itteko premise giñun. Iritsi ganeako hiruek zien eta a mesa puesta joanga. Klaro, ni berrie nitzen, eta aurkezpen guzik in ondoren, mahien eseri eta jate earra in du. Gai guztik atea die bazkarin, baino batez ere Mexikoko korrupzioaz, eta duela pare bat urte Monterreyn gertatu zenaz itzein du, nere kuriositatea asetu nahien edo. Gai honen ingurun aurreago hitzeingoizuet, askoako dauke ta.

 


5,30 inguru hortan kanpoaldetik barrualdera sartu ga, salonea hain zuzen e. Bertan telebistan aurren denak jarri, ta hala…. Amona netaz pendiente eun guzie: ¿Jon quieres mas refresco? ¿Quieres tostis? ¿Jon quieres un pastelito? ¿Quieres una naranja? Holaxe, baino hasta el infinito.

Superbowl-en argie joan denen, oi desesperazioa salan. Ematen zun sunami bat heldu zela.

Eakutsi dizkitea familiko argazki guzik eta beraien bizin laburpen bat ere itteko gai izango nintzeke oantxe. Egie esan, familiko bat geio izan naiz.

Partida amaittu ondoren, denai muxu pare bat eman eta agurtu inga, oi bai berriro itzuliko naizen promesakin, beraiek esan bezala: “aquí tienes tu casa Jon”. Politte benetan.

 

*Superbowl partidan inguruko zeozer espero baziñuen, jai duzue, ia ia enaiz ta deustaz enteatu, nahiz eta batek baino gehiok ahaleginek in.

Ongi izan!
;D